Baina, ametsak amets bizi naizen mundu honetan ez naiz sekula libre izango, Ez behintzat edonork, edonoiz, ezustean eta ia beti zuzengabe salatu, atxilotu eta kondenaturik izateko beldurretik, hau da, nire arbasoengandik oinordetutako kulpa baztergabekotik, gu jaio eta atoan errudun bilakatzen gaituena enda madarikatu baten odola eramateagatik. Badakit nik hamaika zentzuzko lagunekin batera, konbertituenganako herrak eta etengabeko eraso zein salaketek ez dutela buru buztanik, zoramendu guzti honen atzean oso bestelako asmo susmagarribatzuk direla, besteak beste kristau zaharren gogoa merkataritzan zein administrazioan lehiakide izan ohi dituzten konbertituak halako azpijoko maltzurrez baztertzeko asmoz. Gogoratu besterik ez dut egin behar nire hiriko leinu konbertitu ospetsu eta diruz behintzat boteretsu bati orain dela bizpahiru urte doi-doi gertatutakoa. Sanchez de Oñate kristau berriez ari naiz, noski, Kordoi Etxe famatuaren etxagunak, merkatari leinu guztiz saiatu eta ustez edo nire hiriko handi-mandikiekin ikaragarri ondo erlazionatu bat. Tamalez, badirudi Sanchez de Oñatetarrak ez zeudela beraiek uste bezain ondo onartuta eta batez ere babestuta hiriko handiki guzti-guztiek. Azken hau gauza jakina zen hiri osoan, ezin zen besterik izan merkatari txit azkarrak eta arrakastatsuak ziren aldetik. Ezin ziren guzti-guztiekin ondo edo gutxienez komeni izan bezala konpondu. Merkatalgintzak ez du aukerarik ematen horrelako adiskidantza guztiz inozo baterako, merkatua bataila leku omen da, eta behin batailan sartuta etsaiak edonon sortzen dira halabeharrez. Haiek bazekiten, nik
bezainbeste, etsaioi aurre egin behar zietela nola edo hala, ez zela
posible dendenok euren alde izatea, negozioetan garaile izateko beste
batzuk galtzaile ere gertatu behar direla. Izan ere, merkatuan zein
hiriko agintean aurkako zituzten gainerako leinu boteretsuen eraso zein salaketak saihestu edota gogor egiteko guztiok baino are boteretsuagoak ziren beste jauntxo batzuen laguntza lortu egin zuten hainbat mota eta zenbateko opariez bitartez, hau da, Oñatetarren patrikak diruz mukuru egon bitartean.
lunes, 1 de abril de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario