jueves, 27 de marzo de 2014
BAI JAUNA, BAI, BAZITEKEEN.
Jonjo Agirrek idatzitakoa: "Nola aldatu diren gauzak, kamaradas...
Memokraziaren lehen urten haietan, (San) Adolfo Suarezek esana da: "izan gaitezen serioak... ezinezkoa da fisika euskaraz edo katalanez irakastea...".
Laster batean, Euskadiko Kutxak (egungo Laboral Kutxak), "Bai jauna, bai: fisika euskaraz" kanpainarekin erantzun zion.
Egun gertatu izan balitz, isiltasuna jasokozukeen erantzun, ziurrenik."
Jonjo Agirre lagunak idatzitakoari zera gaineratu nahi nioke nik:
Gregorio Moran kazetari asturiarrak, Suarezen bi biografia idatzitakoa, ondo asko azaldu bezala, Suarez oso ausarta eta handinahikoa omen zen, baina ez zen batere irakurzalea edo hainbat arlotan jantzia, bere ezjakinkeria sarritan aurrean zituenak lotsatzeko modukoa izaten zen (behin baino gehiagotan harrotu egin zen bere bizi osoan liburu bakarra irakurri izanaz), edo bestela esanda: bera bai zela ezgauza gazteleraz edozein eskola emateko. Eta honekin batera, bai, atzo eta gaurko erdaldun elebakardunen betiko aurreritzi ustel eta gogaikarriak, beti nazkatu nautenak, gero eta gauza gehiago birplanteatzera naramatenak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario