Ikerjimenezkeriak: "Oviedo ingurumarietako jatetxe famatu batera, behin baino gehiagotan joan garenera, eroango zaitut zure urtebetetze egunagatik gonbidatze aldera". Egia zen, behin baino gehiagotan joanak gara Uvieu inguruko jatetxe handieta jator hartara, ni behintzat hasia nintzen txistua zeridala bertako matachana odolosteaz egindako arraultza nahastuak eta batik bat astur okelako txuletoia gogoratze hutsaz. Behin baino gehiagotan, bai, baina Bobes herrirantz kontxez gindoazela, hots, delako jatetxea dagoen herrirantz, bide gurutzera heldu, okertu eta nahigabean errepide nagusira irten ginen. Atzera bueltatu, noski, denok maiz okertzen gara eta. Hala ere, eta auskalo zer dela eta, berriro okertu egin ginen, berriro errepide nagusira oharkabean. Bigarrenez aurreko bidera itzuli, eta bigarrenez ere Bobes herria ezustean bistatik galdu eta bigarren mailako errepideetan zehar, mendi zein larreetan barrena hasi ginen behin berriro konturatu barik. Enegarren aldiz aurreko bide-gurutzeraino itzuli eta orduan Bobes herriraino zuzen-zuzen joan baina jatetxera heldu beharrean herrixkara sartu eta ozta-ozta buelta erdia emateko parada izan genuen herriko kale izugarri meharretan. Ezin sinetsirik geunden, hirira hainbat arinen bueltatzea erabaki eta itzulbidean gindozela Bobes herria atzean lagatutakoan ditxosozko jatetxea txiripaz ikusi eta bere aparkalekuraino sartu egin ginen ziztuan. Zoritxarrez, jakina, jatetxea jendez makuru zen Aitaren Eguna zela eta, itxaroteko eskatu behar baina arratsaldeko hiru eta erdiak zirenez gero Oviedora bueltatzea erabaki genuen burumakur zein egundoko tripazorriz. Orduan, gure etxe zaharreko ondoko chigrerantz gindoazela ozta-ozta elkarri begiratzeke zein bertan oilasko al ajillo, polbo a feira eta umeedako lacona eskatzeko asmotan, duela bi astebete edo desagertutako Boeing 777 gogora etorri zitzaidan supituan, hau eta baita Bermuda Triangulu famatua ere; Bobes bide gurutzean ere ote?
viernes, 21 de marzo de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario