Beste ikerjimenezkeria bat, hau oso arrunta. Igogailu barruan guztiz gizalegetsuak, atseginak, baita asko eta asko izugarri berritsuak ere, denetarik berba egiten dizuten auzokoena; baina, hori betiere igogailu barruan edo beharbada gehien jota atari barruan, zeren kalean elkar topo egiten duzunean aldiz ez baitizute ezta zu agurtzeko imintziorik ere egiten, askotan zure aldamenetik pasa egiten dira begiratu ere egin barik, berdin dio auzoko hori zure ataritik bizpahiru metrora topatzen baldin baduzu, guztiz arrotza bazintzaizkio bezala jokatuko du beti. Gauza benetan bitxia, oso, eta hau gehienetan ere zure belaunalditik beherakoekin suertatzen zaizu, gorako gehienak eskuarki guztiz gizalegetsuagoak izan ohi dira eta. Benetan ikertzeko modukoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario