lunes, 17 de marzo de 2014

ZAHARTZEAREN AJEAK


Zahartzearen ajeak edo hobeto esanda aurreneko egiazko zantzuak: gaur goizean telefonoz Granada aldeko neska batekin elkarrizketan nire lan gorabeheren kontura, edo hori zen behintzat nik uste nuena hasiera batean, solasaldia gutxina-gutxinaka bakarrizketa bilakatzen joan zen eta. Eneee, zer nolako hitz jario etengabekoa, kostata eutsi diot neskaren hariari, bi ordubetez telefonoari atxikita eta niri tutik esateko paradarik eman gabe, ez eta nire esan beharrekoak ere, deia nik eginda baitzen, nire gauzak nolabait jorratzeko asmotan. Oso neska atsegina, bai noski, eta bere hizkera andaluziarra ikaragarri goxoa nire belarrietarako, barre ederrak eta egin ditugu gainera hainbat aldiz; baina, hain berritsua, berbalapikoa, hitzontzia, kontakatilua, ezen bi orduak betetzear zeudela nire aita gogora etorri zaidan ezustean, edo are zehatzago esanda, berari behin batean eta ez hain aspaldi bere laneko emakume bezero batekin berbetan zegoela aditu niona; "aizan, neska, hik ez al dun gehiegitxo hitz egiten, barkaidan, baina nik uste baietz..." Baina, jakina, hori oso gauza itsusia, zatarra omen da, eta ni, txit gizalegetsua naizenez, adi-adi egon naiz bi ordubetetan eta baita ozta-ozta erne, esna ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...