lunes, 23 de marzo de 2015

ALDAPAKO KAFEAK



Baldin badago Gasteizen guztiz jator eta berezia den toki bat hori da Aldapa taberna, astebururo jendez gainezka egon ohi dena, berdin dio hotza, edo agian hotzagatik hain zuzen, ospe handiko karajillo, tiamaria, irlandes zein eskozes txikiak eta abar serbitzatzen dituena, kafe makina zahar-zaharra duena; baina, jabeak kafe aholkodun zein esnegaintsuak prestatzeko etengabe lanean dihardu. Izan ere, ikuskizun paregabekoa ei da bera landalan ikustea irriparre nininorik ere egin barik, Aldapakoak tabernari gasteiztar peto-petoak baitira, hau da, kriston harroak, zakarrak, destainatiak, edozein erakunde publiko bateko lehiatila baten aurrean bazeunde bezala tratatzen zaituztenak, batik bat jabearekin batera lan egiten duten neskatoak -egia esan, hauek gauza dira auskalo zenbat ordutan lan egiteko betoskoa aldatzeke...-. Izan ere, Aldapa "gasteiztar instituzio" oso bat ei da. Kafeak berriz itzelezko goxoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿TRUCO O TRATO?

       Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...