lunes, 23 de marzo de 2015

HOTZETIK ETORRI ZEN ERRUSIARRA



Zapatu gauean Aldapa tabernako ate ondoan kopa bana eskuan geundela azaldu zitzaigun Alexander, doi bi metroko gizon ilehori mardul bat.

-Noizkoa da Alde Zaharra?

-Zeeer?

-Zenbat urte ditu?

-800 urte inguru. Zer dela eta?

-Nire herrian ez dugu hain hiribildu edo eraikin zaharrik...

-Nongoa zara zu?

-Ni San Petersburgoa naiz.

-Aiba, eta zer hostia egiten duzu hemen Gasteizen?

-Canada aldean hainbat urtez arbolak mozten egon eta gero aurreztutako diruaz hona aldatu nintzen nire familiarekin.

-Zer ba?

-Ardoa vodkaren ordez aldatu nahi nuelako.

-Bai, ondo, primeran, ezin hobeto egin duzu, hemen munduko ardorik onena dugu eta.

-Baina vodka oso ona da hotzari aurre egiteko.

-Hemen hotz handia egiten du, bai; baina ez Errusia aldean bezainbeste.

-Ez, nire jaioterrian maiz 45 gradutik behera egoten ginen.
-Ikusten? Ondo egin duzu ardora aldatuta...

-Ez dakit bat, batzutan vodkaren mina dut eta.

Eta gure bikote banari errusierazko erretolika bat dedikatu eta gero, berdin dio Serguéi Makovskiren bertsoak ziren edota ohean txerrikeria errusiarrak egiteko proposamen lizun bat, Alexanderrek alde egin zuen etorri bezala San Miguel elizako aldapan gora...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...