jueves, 12 de marzo de 2015

KOHERENTZIA OTE?



-Leitu al duzu albistea, zer deritzozu?


-Ez dut leitu, ez, zein berri?


-"» Iruzurraren aurkako borrokak %5,3 igo du zerga zorren kopurua; datu hori «urrats esanguratsua da», Ogasuneko zuzendari Xabier Olanok atzo Batzar Nagusietan azaldu zuenez. Teknikariek diote azaleratutako zor osoaren %70 inguru berreskura daitekeela"


-Zer deritzodan, primeran, jakina, bazen garaia, aspalditik premiazkoa. Nik neuk betidanik esan dut, hemen lau katu txotxolok baino ez ditugu zergak ordaintzen, gainerako listopasatuak ordea gure bizkar bizi bitartean.


-Nik beti ere esan dut, ezta inolako taiuzko eragozpen ekonomiko edo teknikorik, politikarien borondate falta ikara/lotsagarria omen zen auskalo zer dela eta...


-Horixe, borondatea da gakoa. Horrexegatik ere datozen hauteskundeetan nire botoa izango dute.


-BILDUkoek?


-Hostia! Ez naiz konturatu...


-Zertaz ba?


-Ba ezin diedala BILDUkoei ezer onik aitortu nahita ere...



No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...