Urkullu lehendakariak argi eta garbi esan zuen oraintsu: Euskarbin ez dago ustelkeriarik Ebrotik beherakoan bezala. Baliteke EHn Sabinoren Ideiari muzin egiten dioten napar espainazaleen erruz, edo beharbada Iparraldean Pariseko etxe saltzaileen zein zenbait frantximantaren erruz ere, jakina; baina Euskarbi jeltzaletsuan ezinezkoa, pentsaezina, kimera totala. Noski ezetz, Euskarbin ez baita batere ohikoa, arrunta, ikasketarik gabeko mutiko bat foru erakunde batean garrantzizko lanpostu bat eskuratzea alderdi baten barruan nontzeberri lanak baino ez egiteagatik, hau da, gazte-gaztetatik bere burukideen morroia izan eta gero aparteko kualifikaziorik ez izanda ere, Alderdiarekiko leialtasuna baino beste dohainik ez izanda administrazioan goi-kargu bat eskuratze aldera. Horrez gain, ezta batere harritzekoa ere delako morroi edo mutikoa bere herrialdea ezin hobeto ezagutzeaz harrotzea, herririk herri, udaletxerik udaletxe, batzokirik batzoki, aspaldiko jeltzale gizen etan eskuzabal famatu baten antzera... Horrenbestez, morroi edo mutikoak bazekien nola jokatu hainbat enpresa-gizon edo hari laguntza edo mesede eske joaten zitzaizkionenean, bazekien nondik atera Alderdiarentzat behar beste atarramendu eta berarentzat ere bai. Areago, morroi edo motikoak hain zilegitzat hartzen zuen bere jarduna ezen bere gurasoek Arabako Errioxako herrixka batean duten basetxean negozio borobilak eta propio prestatzeko eskualdeko ardo gozoa, piper erreak zein arkume-txuletilak dastatzeko egundoko otorduak antolatzen zituen kanpoko zenbait enpresa-gizonentzat ere, euren dirua Euskarbin inbertitzeko aukera paregabekoak zeudela konbentzitzearren edo, derrigorrezko koska ordaindu eta gero, jakina. Morroi edo mutikoak hirugarren mailako "eusko" Soprano bat ematen zuen bere gizabidean, Iparraldeko balentziar politikari bat, biboterik gabeko "El Bigotes" burusoil bat hain zuzen ere. Hala ere, hori guztiori ezinezkoa da, gezur hutsa, egiten zituen negozioak bezain borobila alagia. Gezurra, bai, Euskarbin ez baitago ustelkeriarik, Euskarbi ezta Valencia la tierra de las flores y de la corrupción... Ez, Euskarbi garbi-garbia da, irla bat, eta De Miguelenak ez du zerikusirik jeltzaleen hamarkadetan zeharko jokabide edo ohitura klientelistarekin, noski ezetz...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario