domingo, 29 de marzo de 2015

IHESI



Benetan diot, ez dut sekula ulertu KORRIKAren zergatia. Zer dela eta euskararen aldeko konpromisoa edo erakusteko korrika egin beharra? Areago, korrika baino ihesi egiten zelakoan egon naiz betiere. Baina zeretik ihesi? Euskal diglosiatik ihesi? Euskaldunzahar edota ikastolakume asko eta askoren euskararekiko itxurakeriatik edo egiazko atxikimendu falta nabarmenetik? Euskararen aldeko erromeria edota jaialdi guztietan parte hartu ohi duten behin-behineko euskaltzaleengandik? Euskalgintzak euskaldunontzat ekoizten dituen liburu, egunkari, aldizkari, filme, diska, telebista eta abar kontsumitzetik? Euskara seriotan ikasi eta erabiltzetik? Ez dakit, baina edonola ere betidanik harritu egin nau urtean zehar euskarekiko batere atxikimendurik erakusten ez duten asko eta askok KORRIKA garaia heldu eta bat-batean, ustekabean, korrika egiteari eusten ikusteak. Beharbada, eta lehen esan bezala, ihesi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EL RESORT

         Sueño que por la razón que sea estoy sobre una tumbona en una playa inmensa de fina arena blanca y frente a un mar manso y de color...