lunes, 18 de octubre de 2010
BIHOTZERREA
Gaztetan, gazteagoa nintzela, saiatzen nintzen asteburuero zenbat eta neskatoen bihotz geixen apurtzen, beti alperrik, beti aldrebes, haiek ziren, takian-potian egixa esanda, apurketan zustiena. Gaur egun, hain gaztia enazela, ezdot ezelako edo inoren bihotzik apurketan, eztustie neuri ukiten be, badau gainera neskato bat aspaldi apurtu zustana eta berak dauko ondo gordeta auskalo non. Baina erre bai, neure bihotza bera erreketan dot behin baino geixotan. Juendako zapatuen gogotik erre nauen lagun batzuenian, Cava eztakitx zenbat botilaren laguntzaz, ixa ustekabian, ez nintzela konturaketan botila hutsik zeuen ala atara barria, beste bat?, tira, zergatxik ez, ederto, topa daigun, txin-txin atxurraren hotsa. Baia, aizu motel!, gabian sumendi bihurtuta, ohean etengabe bueltaka, tripa lehertzekotan, zelako bihotzerrea, ondo kiskalita esango nauke nik. Bixamuna edarra be, erabat izorratua, birrindua, akabatua, ohetik ezin jaiki, ezer probetxuzkorik egiteko gogorik ez, egun osuan etxetik urten barik, edonon etzina aieneka, gutxienez domekia enetako, libre, baia zelako bihotzerrea, zelako ajia, zelako ondoeza ez dakidala zenbat eta zelako tontakerixak bota nittuen lagunenian. Ageri da zahartzearen zantzu saihestezina, ageri da be noxbait nahikoa esan beharrian nagoela patetikoana beste behin ez egite aldera. Zin dagit neure ispiluko irudi penagarrian aurrian ez dodala barriro hainbeste zurrupatuko. Oraingoz behintzet bizarra moztu/kendu dot, eztakitx zer dala eta, zetako edo, baia bizi barria, muxu garbia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario