martes, 5 de octubre de 2010

KAPARRAKERIA


Entzun berria, goizero bezala, EUSKAL IRRATIAN, ari ziren galdezka ea nola esaten zitzaion EHn zehar PEN DRIVER euskaraz. Espero bezala herri edo hiztun gehienek berdin esaten zioten: pendriverra edo. Baina, Gasteizko ez dakit zer ikastola edo institutotan galdetu eta bertan "kaparra" izena eman diete EIkoei. Kaparra erdarazko garrapata da, hau da, odola xurgatzen duen mozorroa. Ulertzen da alde horretatik, azken buruan pen driver delakoak ordenagailuaren informazioa xurgatzen duen tramankulu bat baino ez baita. Oso hitz egokia, zuzena nik uste, eta batez ere fenomeno berri baten adierazle, euskeraren etengabeko egunerokotzearena, dagoeneko zeharo urbanoa den hizkera baten etengabeko areagotzea, kasu honetan informatikari dagokiona. Eta ezta aurrenekoa, "segapoto" hitza ere aspadi asmatu baitzuten tamalez nagusi den "mobila" adieraztearren.

Bitxia benetan, baina aldi berean ere, eta enetzat behintzat pozkarria ere, azpimarratzekoa Gasteizen bertan sortu izana, horrek erakusten baitu norainokoa den bertako euskaldungoaren konpromizua edo hizkuntzarekiko, ez dugu eta nahikoa ikastearekin asmatu ere asmatzen ditugu hitz berriak gaur egungo bizimodurako egokiak, gaur egungo bizmodu zeharo urbanorako hain zuzen ere. Eta gutxi balitz bezala, gure ondarera jotzen dugu iradokitasun bila, EIko berriemaleak esan bezala, kapar hitza euskaratik hartua baldin bada, Arabako erdaraz ere erabiltzen da antzeko esanahiarekin. Izan ere, Gerardo Lopez de Gereñuren VOCES ALAVESAS izeneko liburutxoan caparra hitza azaltzen da: persona molesta, pesada (Lagrán). RAEn ere azaltzen da alavesismo gisa eta esanahia:1. f. Ar. garrapata (‖ ácaro). 2. f. Ar. Persona impertinente, especialmente en su conversación o advertencias. Ederra benetan.

Esan bezala, ezta lehedabizikoa, ez dakit hor nonbait idatzita dudan ala ez, baina beti harira ekartzen dut Gasteizko neska ikastolakumeek aspaldi asmatutako hitz guztiz polit bat, gainera informatikaren mundutik irteteke: "klikatu", hau da, ordenagailuaren sagutxoarekin egiten dena emakumezkoen masturbazioa adierazteko asmotan; ezin azkarragoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...