jueves, 14 de octubre de 2010
ZORIONAK!!!!!!!!
Banuen gogoan sarrera bat egiteko joandako asteburu honetan lagun artean entzudakoa hezkuntzan euskararen inposakeraren harira. Kexu zen nire lagunminetako bat euskeraz ez zekielarik ezin ziolako bere semeari ikasketekin lagundu hauek euskera hutsean zeudelako. Zuzen zen nire lagunmina bidegabekeria galanta zela oso serio-serio adieraziz, ez dakit nik oso zuzen ere zegoen A eredua hautatu nahi ez zuela zioenean etorkizunean bere semeari kalterik ez eragitearren. Edonola ere, nire lagunminak euskerari gorroto bizia dio euskara bere semearen hezkuntzan parte hartzeko oztopo izugarria du-eta. Gaur egun ez da, ez, axolagabea euskarekikoa, lehen bai, lehen bost axola zion euskarak, nola ez, gazteiztar peto-petoa izanda euskara beti arrotz izan du bere egunerotasunean, jende ikasia ere izanda ez du izan inoiz ere bere herriko ezaugarri/gehigarri kulturaltzat hartu, zer dela eta, betiere ingelesa izan du onuragarriago. Edonola ere ondorioa oso argia da: euskara lehen arrotz, orain arerio.
Honen kontura hausnarrean nengoela Kultura Ministerioak Anjel Lertxundiri Eskarmentuaren paperak lanagatik Saiakera Saria eman diola jabetu naiz, gure kultura benetan duintzen duen albiste bat, gure hizkuntzaren inguruko gaizkiesan etengabekoak behin berriro birrintzen dituena. Egia esan, albisteak txunditu egin nau, bazen garaia hau bezalako idazle handi bati ohore egiteko, ziurrasko euskarazko literaturari eman handia ekarri dio, bera da euskal idazteetariko oparoena edo, mota guztietako arloak jorratu dituena, lanik entzutetsuenak ere burutu egin dituena, irakurrienetariko dugu Lertxundi, nik txikitandik irakutzen dut bederen.
Vargas Llosaren nobelarekin bezala poztu besterik ez dugu egin Lertxundiri emandako Espainako Saiakera Sariaz. Harritu harritzen nau saiakera bategatik eman izanak, Lertxundik idatzi egin baititu eleberri borobilak, benetan goraipatzekoak, gogoangarriak. Nik jakina haur eta gazte idazlanak alde batera lagata, nobelak estimatzen ditu gehien, bai oso gaztetan irakurritakoak, Hamaseigarrenean, aidanez hunkigarrian edo Otto Pette maisulan mardula, bai arestian goxatutarikoak, Zoaz Infernura, laztana edota Zorion Perfektua.
. Izan ere, azken biak oso adierazgarriak begitandu zaizkit euskar literaturaren bilakaerari dagokionez, aspaldiko saio berriztatzaileak zokoratuta, hau da, Carla edo Kapitain Frakasa bezalako saio experimental antzuak atzean utzita, ni behintzat ikaragarri aspertu ninduten, agidanez azken urteotan idazleak errealismo zorrotz eta zuhur bati atxiki dio gogoz eta bihotzez.
Dena dela, pozarren diot hau dela Vargas Llosarenarekin batera aspaldiko partetik bebetan hunkitu nauen saria, ondo asko merezituta deritzot-eta, inola ere ezin nuela esan Kirmen Uriberi berea eman ziotenean, nik uste ere bere momentuan eta blog honetan bertan antzeko zeozer idatzi nuela, bazeudela Kirmenen aurreneko eleberri experimental/intuitibo hutsa baino nobela mamitsuago, bikainago, ederrago, borobilduago batzuk. Baina tira esan bazuen aspaldi ni baino guztiz maltzurragoa omen zen norbaitek hor tartean Kortazar jauna zebilela sariaren atzetik. Oraingoa ordea inork ez bezala merezi izan du Lertxundik.
Saritutako liburua, aldiz, literaturaz gogoeta egiten duen saiakera bat da, bertan ere, Lertxundik Eskarmentuaren paperak izeneko liburuan, literaturaz gain bere bizipenak jorratzen ditu txukun-txukun. Eta nola Anjelek ez baitu oraindio egunero irakutzen dudan blogean ezer idatzi bere sariari buruz, nik, ordea, profitatu nahi nuke liburua bera irakurritakoan nire blogetxoan idatzi nuena behin berriro pantailaratzearren:
NIK BAI HARTU NUELA ESKARMENTUA LIBURU HAU IRAKURTZERAKOAN
Uste nuen hor nonbait azpimarraturrik nuela, oker nengoen, ez dut ezer azpimarratu, ohitura galdu dut ez bainion zentzu handirik. Baina, tira, bilaka hasi eta irakurri berri dudan Anjel Lertxundiren ESKARMENTUAREN PAPERAK liburuan berriro topatu dut aipua edo biapua: "Albert Camusen esaldi bat iltzatu zitzaidan buruan. "Gizakiarengan gauza on gehiago dago txarra baino". Ikaragarri eskatzen duen esaldi bat da, bizitzari kreditu handia eman beharra baitago gizakiaren alde ona txarraren gainetik jartzeko". Ezin naiz adosago egon, egia esan gauza bera zerabilkidan buruan Camusen hau entzun edo leitu nuen aurrenekoan.
Nolabait, kontura ateratzen dut aipu hau Anjel Lertxundiren oroitzapen edo egutegi moduko liburu honen zentzurik gabeko iruzkina egin beharrean, bertan topa genezakena adierazteko, benetako perlak gogoeta egiteko modukoak, xamur-xamurrak hausnarrean luze egiteko bazka ematen digutenak. Literatura, bizitza, euskara, kultura, adina, herioa, denetarik jorratzen du Lertxundik eguneko burutazioak ematen dituen liburu honetan, euskaraz -ia gehienekin gertatu bezala- oso bakanetan idazten den jenero bat, oso mamitsua, idazlea bertan biluzten da eta horretarako gorputzaz oso seguro edo harro egon behar da. Lertxundik badu motibo frankoa idatzitakoaz idazteko, idatzi ohi duen guztiak baduelako aldez aurretik bere ukitu pertsonala, benetan iaioa, eta ezta harritzekoa, Lertxundi baita euskalgintzan ditugun egiazko maisu bakanetakoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario