domingo, 3 de octubre de 2010
ELKARREKO BEREBEREEN ALFONBRAREN AZPITIK
Irakurri berri dut inon ez den nobela bat, egilea armiarma literatuta sarean bilatzekotan bere azkeneko lanak topatuko dituzu, baina nobela honen arrastorik ez, bitxia benetan. Badirudi Hiria Argitaletxeak argitaraturiko bigarrena izatea, badirudi ere, ohikoa denez, inolako ohiartzunik ez izana, bai liburuaren apaltasunagatik, bai Hiriaren liburuekin halako ezbide susmagarria ohikoa ere delako. Izan ere, egile honen liburuen aurreneko kritikak Elkarrekin argitaratutakoekin azaltzen dira, Burua Txoriz Beterik eta Mendaroko Txokolatea liburuekikoak; nire uste txit maltzurrean gauza ikaragarri adierazgarria. Behin berriro egile baten bizi literarioa edo Elkarrekin hasi eta batez ere kontuan hartzen da, eta beti ere egilearen onerako, antza denez inperioaren morroi bilakatzea baita existitzeko bide bakarra.
Nolabait ere nik leitu berri dudana 2003 urtekoa da, aspaldikoa bai, eta ziurrrenik ere dagoeneko merkatu eta agian ere Hiriaren biltegitik erabat desagertua. Ez dit batere ardura, nik ikaragarri goxatu dut berez oso apala ematen duten nobela labur honekin, bai idazkera arin eta goxoaren aldetik, bai gai beltz eta halaber ere exotikoaren aldetik. Istorioa ez da batere korapilotsua, oso laua baino, baina hori ezta akatsik. Egileak taxutzen dituen pertsonaien gorabeherek eta batez ere Errifeteko Xahuen girotzeko moduak mamitzen dute liburua. Ondo mamituta gainera, lehen idatzi bezala, idazkera oso zehatza, zaindua eta aldi berean ere oso arin-arina ere, ulerterraza eta baliteke oso aproposa gazteendako zein euskarazko ikasleentzat eta orohar euskaraz gauza zoliak irakurri duenendako ere. Nik uste meritua dela, oso parada ona erdi beltza erdi abenturazkoa den nobela labur bat euskaraz goxo-goxo irakurtzeko, berriro diot. Badakit euskal lituraturaren buruzagietariko batek, Saizarbitoriak berak, euskarazko literatura hain txikia izanda, liburu txikiak argitaratzeko esfortzua merezi ez zuela esan zuela, ia denbora alperrik galtzea dela, euskal literaturak liburu handiak, borobilak, bikainak ekoiztu behar zituela halabeharrrez betiere gainontzekoekin parekatze aldera. Ni guztiz kontra nago, nik uste denetarik izateko parada eta eskubidea behar ditugula, bestela zer nahi luke gure idazle hain goraipatu honek, lau katuk baino irakutzen ez dituzten euskarazko liburuak? lau katu oso ikasi eta finak, bera bezain buruargiak eta kritikak arrunt gurtuak direnek argitaratzeko eskubidea izatea, eta beti ere, jakina, benetan handiak diren edota dirua zein ospea ziurtatzen dituzten beste hizkuntzetako itzulpenei begira?
Badakigu euskal literaturaren ajeak zer nolakoak diren, agian gehiegi argitaratzen dela eta gehiena ahazturaren zakarrontzira doala zuzen-zuzen, dena ez dela espero bezain ona, edo gutxienez euskal guru batzuek ontzat emateko bezainbeste, guruok kanonaren bila uniformazio literarioa ez ezik, euskal letreena eta batez ere beren merkatuarena ere helburu dutela. Baliteke ideologikoa ere nolabait bilatzea, edo gutxienez euskal letretan ere nagusi den euskal onkeria postabertzalearen bidetik, hau da, denok ez aspaldi bezain sutsuak baina bihotzez eta agian sortzez ere abertzale zintzoak, gure herritxo honetako bidegabekeriak azaletik bakarrik tratatzen ditugu eta beti ekidistantziatik baztertzeke, zeren ondo baino hobeto baitakigu zeintzuk diren guretarrak eta ezin diegu inoiz traizorik egin, eta bien bitartean idatzi bai gauza politak, gauzak agian ere larriak, bai noski, zer nolako aurrerakoiak, moderkoal, kontzentziatuak garen erakustearren, bego sentiberatasun postmodernoa, kritika ditzagun gure gizartean bala-bala ari diren bidegabekeria politikoki zuzenak, emakumezkoekikoak, etorkinekikoak, gurean ere zibila izan zeneko biktimekikoak, em> baina egundo ez azken urteotan pairatu dugunarekikoa, ez baldin bada gainetik, azaletik, noski, eta beti zenbat eta urrunagotik gero eta hobeto, nolabait erakutsi nahian batzuk zein besteak nola edo hala euren patuaren errudun direla, gu ez, gainontzekook beti erdibidean, alemanak nazien ondoren bezala, bai zera!
Baina, esan bezala, ez gaitezen izan maltzurrak, euskal literaturak saldu behar du-eta, horretarako daude elkargune erraldoiak, taxuzko euskal literatura parrastan saltzearekin batera beste kultura produktu pila bat ere denon eskura jartzeko. Irasizabalen aspaldiko nobelatxo hau oso duina omen zen euskaraz goxatzeko, denporapasa bikaina (badago euskal kritikalari bat Irasizabalen beste nobela berriago bat halako iruzkina egin ziona: Erraz irakurtzen da, ordea, eta ziur aski institutuetako ikasleen artean arrakasta izango du.) Egia esan, batzuen kanonean sartuko zatekeen ondo asko. Tamalez egilearen nobelatxo hau ez zegoen elkarren eskuetan funtsezko produktu bat bilakatu ahal izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario