sábado, 30 de octubre de 2010
KLASIKOAK
Badira laudorioak guztiz kontrakoak direnak, batzutan nahita, bestetzutan ordea ezustean. Nik uste aurtengo Euskadi Literatura Saria eskuratu berri duen José Fernandez de la Mota gaztelerazko idazleak gaur El Paisen Babelia saioan egiten duena azkenaren antzekoa dela:
Una literatura en la que los clásicos, en lugar de llamarse Cervantes, Quevedo o Góngora, viven en nuestro pueblo o en nuestra manzana y se llaman Atxaga, Saizarbitoria o, justamente, Anjel Lertxundi.
Gure klasikoak? Agidanez horrelakoa da Fernández de la Sota bilbotarren ustez. Baina, hau iritzi ala uste al da? Nik dakidala Fernández de la Sotak ez daki euskeraz. Baina hori ez da oztopo, nik ere ez dakit errusieraz baina badakit hizkuntza horren literatura zoragarria dela, badakit hainbat maisulan irakurri dudalako erdarara itzuliak. Nik ez dakit ere estonieraz edo koreanoz, ez dut ere bi hizkuntzotatik itzulitakorik, baina hala eta guztiz ere, edo horrexegatik, ez litzaidake sekula burutik pasatuko hizkuntza bion literaturak hutsaren hurrengoak, zatarrak, akasdunak edo murritzak direla esatea. Nire eritzia eskatzekotan, estonieraz edo koreanozko litetarura liburu batera joko nuke nire jakin hutsunea betetzearren.
Fernández de la Sotak ordea ez du omen halakorik egin, zeren euskarazko literatura liburu batera jo izan ezkero ondo baino hobeto asmatuko zukeen euskarazko aurreneko textua XVI mendeaz geroztik. Asmatu ere asmatuko zukeen gure lehenengo idazleak Bernard Etxepare izena zuela, orain dela oso gutxi Donostian bertan bere izena daraman erakunde bat sortu dutela euskara sustatzeko asmotan, edo Etxeparek berak idatzi bezala "euskara jalgi hadi plazara, euskara jalgi hadi euskarara". Etxepare ez zen laupabost kaikukeria, huskeria, idatzi zituen idazle kaskar, ezjakin edo ergel bat, Etxepare da gure aurreneko idazle klasikoa eta bere idazlan nagusiak LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE zuen izenburua, euskara goraipatzen zuen poema sorta luze bat.
Etxepare aintzidari dugu, baina haren atzetik ere honakoak ditugu: XVI mendeko Joan Perez de Lazarraga, Joanes Leizarraga; XVIIko Pedro Agerre "Axular", beharbada gure klasiko nagusia, XVIIIko Joan Etxebarria, Pedro Ignacio Barrutia, Agustin Kardaberas, XIXko Joan Antonio Mogel, Jean Batipste Elizanburu, Domingo Agirre, Jean Hiriart Urruti, XXren 1º erdiko Nicolas Ormaetxea "Orixe", Estepan Urkiaga "Lauxeta", Xabier Lizardi, Xalbatore Mitxelena, Jon Mirande eta abar luze bat.
Hauek dira gure klasikoetariko batzuk, gure literatura liburuetan behintzat aintzakotzat hartzen direnak, nik nola edo hala estimatzen ditudanak. Ez dakit, edo ez dut eztabaidatu nahi noraino merezi duten izen hori, baina gureak dira, euskeraz idatzi zuten XVIz geroztik eta gure oinarrizko ondarea da. Baliteke de la Sotak idazle guztiok irakurritakoan batere gogoangarriak ez direla ebatzi izana, baliteke ere Cervantes edo Quevedoren neurrikoak ez izatea -nik ere uste dut hori, baina ez gara ari munduko klasikoetaz euskarazkoetaz baino-. Ez dakit irakurri egin dituen, noraino gauza izan den Fernández de la Sota gehienak erdarara itzuliak ez diren egileon kalitatea neurtzeko. Alabaina, Fdz. de la Sotaren aburuz gure benetako klasiko oro garaikidea da, Atxaga, Saizarbitoria, Lertxundi... Ez atzo eta gaurko hoberenak, idazlerik saiatuenak, finenak, emankorrenak, gure klasikoak baino. Nik ere uste dut erdarazko literaturan oraindio bizirik dauden García Márquez, Vargas Llosa, Javier Marias edo Bolaño hildakoa klasikoak bilakatuko omen direla, baina jakin badakit ere klasikoetaz ari garela gogoan ditugun idazleak Cervantes, Quevedo eta enparatuak direla.
Idatzi berri bezala aste honetan inauguratu dute Donostin Etxepare Institutuaren egoitza, Aizpea Goenaga zuzendariak euskara munduan zehar ezagutarazteko garaia bazela zioen. Hau entzunda edo aste honetan bertan Anjel Lertxundik berak bere blogean gure arteko bi munduei buruz esandakoa gogoratu dut, hau da, Koldo Mitxelenak gurean bi mundu zeudela, alde batetik euskalduna, txikia, eta bestaldetik erdalduna, nagusia, biak ia elkar ezagutzeke. Horrenbestez, oso helburu ederra omen da euskara mundura jalgitea, baina duda izpirik gabe platzara lehenago, gure plazan bertan nahasten baitira aipaturiko bi munduok, gehienetan elkarri bizkarra emanez, kanpora irten gabe ezin ageriagoa omen baita gure artean ere lan franko dagoela euskararen mundua ezagutarazteko gure auzoko zein senitarteko erdaldunei.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario