viernes, 15 de julio de 2011

ETXEKO HAUTSA


Bart amaitu nuen Anjel Lertxundiren azken nobela, ETXEKO HAUTSA, eta betiko legez aitortu beharrean nago idazkera saio ikaragarri eder eta bikain baten aurrean nengoela. Bai, suertatu egin zait ia beti Lertxundiren nobelekin, izugarri ondo landuak, hausnartuak eta batez ere idatziak daudela, euskarazko idazmolde aparta duela hizkuntza dotore-dotore erabili ez ezik, ederretsi egiten du errotik ere.

Eleberriaren nondik norakoek, ordea, behin berriro elkar lotuta daude gure azken urteotako gaiarekin. Beharko, jendea aspertuta edo egonda ere bortizkeria politikoaren ajeak artean pairatzen ari garelako. Badago oraindio gauza pila idazteko azken urteotako ditxosozko gatazkaren kontura, badago oraindio ez idatzitako haimaika bizipen edo ikuspegi, hamaika gauza kontatzeko eta gehienbat Euskal Herritik bertatik, egon badagoela liburu asko kanpotik idatzitako kanpoko aurreritzietan oinarrituta eta ez besterik. Bien bitartean, ordea, hor daude idazleak fikzioaren bitartez gure garai hits eta ilunon berri emate aldera.

Lertxundik egin du, behin berriro eta beti bezala, hau da, ezin dototeago, txukunago, ezin maisuago. Hori baita ikurri bitartean burura etortzen zitzaidan hitza etengabean: maisu. Nobela hau maisulan peto-petoa da alde guztietatik, hizkuntzarenetik, istorioarenetik eta batez ere bere belaundaldiaren aitortze ariketa nabarmenaren aldetik. Ikaragarri ondo erakusten dizkigu bere belaunaldiaren zenbait pertsonairen gorabehera ideologiko, kultural eta pertsonalak. Izan ere, protagonista ispilu berezi baina hutsa ere omen da Lertxundik gogoan duen belaulandi horren giza eredu batena, aitzakia aproposa, oso baliagarria, bestalde garaiok taula gainera eramateko asmotan, gure iraganaren zerbait zertzelada edo irizpidera ekarriz.

Hau guztiau Lertxundik primeran egin duela esan badut. Egia esan, maisu hitza erabili dut, Lertxundi aspaldi maisu izatetik klasikora aldatu da baina. Horrexegatik nobela berri hau beti bezala gozatu arren, beti bezala pila bat ikasi arren, klasikoegia ere begitandu egin zait ni behintzat zinez liluratu ahal izateko, nik lilura edo bestelako zirrarak ozta-ozta topatzen baitut hainbat idazlanen akatsetan, edo bestela eta hobeto esanda, bikainak ez izanda ere gehiegikeriaren birtutea duten idazlanetan; bikaintasuna bera ez baitiot bizitzari eskatzen. eta, sentitzen dut, askotan aspertu ez, baina hunkitu ez nau batere hunkitzen ere. Baina tira, esan bezala, hori nire akatsa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...