viernes, 1 de julio de 2011

IRAULIA


Aspaldi bazegoen modan edo Joxean Sagastizabalen Kutsidazu bidea,Ixabel! nobela motza baina aldi berean ere nahiko sakona, uda partean Gizpuzkoa barreneko baserri batera euskara hobetzeko joaten zen donostiar gazte baten gorabehera barregarriak konta egiten zituena. Liburua parrastaka saldu egin zen, agian inoiz ez bezainbat, euskarazko liburu bat izanda ere (egon bazen antzerki eta telesaio bertsio bat ere bai).

Aurten, urtero bezala, ikasle andana joango da euskalguneetako baserrietara euskara ikasi edo hobetzeko asmotan, gauza benetan bitxia, herri honetako hizkuntzen arteko egoera nola aldatu zen erakusten baitu, edo hobeto esanda, zer nolako iraulia bizi egin duen euskarak, ia azkenetan zegoen hizkuntza baztertu eta mesprezatu bat izatetik hirguneetako milaka gaztek nahitaez aintzakotzat hartu behar duena. Erreparo bakarra milaka ikasleon euskara ikasteko motibazioa, borondatezkoa ala betebeharrezkoa ote den, gurea bezalako hizkuntza batek borondatezko atxikimendua behar duelakoan bainago, bestela beti galtzaile; nire iritzia, besterik ez.

Edonola ere, eta aitaturiko irauli bitxi eta esanguratsu honen adibide gisa, honako testigantza hau, Arrasateko Euskara liburutik aterata, Frai Rufino izeneko euskaldun zahar batek emanda.

Nundik-nora fraile?

Amak gure juan,erderaz ikesi eta abare sartzie. Alde guztietarik abare, eh! Nik, barrez, abare,... ezta pentsau be! Bañe zerbait ein gure bazan erderioi derrigor bier!

Hamaike edo hamabi urteaz juen nintzuan Arabako Ilarrazara erderaz ikesten. Orduen tripatruke izeten zuan. Beste atxabaltar bat be bajauan bertan eta guk ze edera ta ze propoziño. Bertakuek bai, ikesi jittuen berba asko ta asko euskeraz.

Atxabaltorroi izen zuan Araban nietzako salbaziñue. Hareana juen eta sikera banaukan zeñekin berba ein.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...