martes, 12 de julio de 2011
NEGUA JOAN DA-TA... BAI ZERA!
Ezin kanta aproposagoa gaurkoa bezalako arratsalde hits eta euritsu batean, negua joan da-ta, benetan diozue? Beharbada hor nonbait, hemen Oviedon duda-mudatan nago.
Edonola, kanta, estiloaren aldetik nire ohiko gustuetakoa ez delarik ere, ez dakit ba nik zergatik baina izugarrri atsegin zait, bada nahitaez edo nolabait alaitze/berpizten zaituzten kantuotarikoa berez hain arina, laua edo, izanda ere.
Horrez gain, blogeratutako bertsioa nahiko bitxia da ere, bertan azaltzen da Ainhoa Moiua, aukaslo zeren irakasle den Mondrauko unibertsitatean edo ez dakit nik non zehatz-mehatz, ez du inporta ere. Baina, Ainhoak kanta hau ikaragarri ondo interpretatzen du keinu hizkuntzaz. Eta egiten du hain xamur, dotore, xarmant, ezen nik uste ukitu berezi bat gaineratzen dion, hain kanta arina eta abar benetan zirraragarria bilakatuz.
Dena dela, ez ahaztu, negua joan da-ta, hori dio kantuak eta ni adi-adi gauzatzen den behingoz, ea kasketean ere sartzen lortzen dudan biharkooo...
Eta larrua jotzean, garrasirik ozenenaaaa...
*eta jakin badakit bideoklipa izugarri ikuskatua izan dela, nolabait, beti bezala geure neurri murritzean, bolo-bolo zabaldu egin dela euskal komunikabide edo giza-sareetan zehar.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario