Nik ez dut batere atsegin inork emakumezkoak estaltzea erlijioa edo dela
kausa. Noski ezetz, ez dut gogoko inork bere borondatearen kontra ezer
egitea. Nik norbanakoen libertadea ezer baino lehen lehenesten duen
gizarte batean bizi nahi dut; egiazko gizarte libre baten oinarria
delakoan nago. Orain bai, nola jakin goitik behera estalita doan
emakumezkoa berariaz doala, inork ez inposaturik edo. Emakumezkoak berak
esan lezake? Serio izan gaitezen, badakigu ezetz. Orduan, posible
al da inor behartzea estaltzen duen soinekoa gainetik eranzteko?
Badirudi gure legearen arabera ezetz, ezin zaiola inori halakorik eskatu
ez baldin badu benetan identifikatzeko oztoporik edo. Areago, zer dela
eta Chador edo Niqab (Burka oso bestelakoa da, eta ez dut uste Gasteizko
autobusera igo nahi zuen andreak holako bat zeramanik, ondo asko
baitakigu zer nolako nahasmendua duen jendeak halako gauzekin) bezalako
soineko musulmanak gaitzetsi, debekatu, eta ez ordea mojen abitua? Alde
horretatik, hots, legearen arabera, ezin argiagorik, bus gidalariak ez
zuen inolako eskubiderik inor bere autobusetik eraisteko, guztiz lekuz
kanpoko jokabide bat izan zen, eta zer esanik ez, are okerragoa
egindakoa zuritzeko sinadura bilketa, erabat lotsagarria. Dena dela, eta
hasieran esan bezala, ni soineko musulman horiek emakumezkoaren
duintasun zein libertatearen kontra doazelakoan nago, ezin hobeto
erakusten baitute gizonezkoekiko menpetasun erabatekoa, gauza guztiz
arbuiagarria, areago gure gizartearen sexuen arteko (ustezko)
berdintasunaren aldeko legediaren kontra. Hori dela eta, Frantzian
oraintsu burkaren kontrako ebatzitako legeari guztiz bidezkoa deritzot
balizko edo sikieran ageriko mendetasun hori gurean onartezina dela argi
eta garbi aldarrikatzeko, azalez behintzat. Eta bai, ez dut oso begi
onez ikusten zibilizaio ezberdinen elkartasun halakoa denak ez baitira
nire ikuspegitik bateragarriak edo onargarriak; edo bestela esanda,
ESBBetako melting pot delakoaren aldekoa naiz, baina ez Canadako
"Cultural mosaic"en aldekoa, non hainbat erlijio eta kultura elkarrekin
bizi baitira elkarren bizkarrez eta sarri askotan ere tokian tokiko lege
edo arauei muzin eginez.
martes, 11 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario