jueves, 6 de noviembre de 2014

GOIZEKO KAFESNE MINGOTSA



Ohiko nuen kafetegira joateari utzi diot kopetaraino nengoelako errusiar zerbitzariaren tratu zakarraz. Hala ere, eta kontura ez datozen motiboengatik kalean gosaldu beharra dut. Horrebestez ondoko kafetegira aldatu naiz, txikiagoa, itsusiagoa, baina zerbitzari ikaragarri atsegina da, eta hori gutxi bailitzan, hura nik ezagun eta hainbat arrazoirengatik ikaragarri maite dudan Venezuela herrikoa da, izan ere dagoeneko egin baditugu gure hitz aspertuak nire senitartekoen herriaren kontura.

Hala ere, badago eragozpen bat, oraintsu EL PAIS erosteari utzi nion, ezin bainuen jasan euren zuzendariak hartutako norabide berria. Ez nuen inolako gogorik nire sakelatik orain Madrileko gainerako egunkariak bezain eskuindarra den beste bat erosteko. Hor dela eta, barra gainean dagoen EL MUNDO egunkaria leitu beharrean egon naiz azken bizpahiru egunotan. Zitala izan da azken egunotakoa, oso, benetan, zeren eta EL MUNDOko orrialdeak pasa ahala, eta Catalunia zein EHrekin zerikusirik duen oro zeinen bihurri, herratsu eta batik bat ziztrin jokatzen duen igarrita, katalan edota euskal kultura zein hizkuntzarekin loturiko albiste edo pasadizo guztiak etengabe gaitzetsiz, gaur egun hauteskundeak balira Bilduri botoa emateko gai edo gertu nengokeen beldurrak bainago. Hala ere, berehala lasaitzen naiz, eta garai gogorretan EHn bizi nintzela EGIN irakurritakoan halako zerbait suertatzen zitzaidala akordura ekartzen dut, host, EHtik alde egiteko gogo bizia sortzen zitzaidana, Gaur egun, ordea, nahiz eta oraindik Bilduk ETAren jardunagatik noiz eta behingoan barkazioa eskatuko duen zain egon, Ziburuko auzapeza den Guy Poulouri egindako elkarrizketa irakurri eta gero antzeko zerbait suertatzen zait, bihotzak erradikalizatzen nauela buruaren kalterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...