Baldin badago egiazko zein berehalako arrisku bat, modianismo zitalak jota zaudela, hori ez datza zure iraganera begiratuan baizik eta hara begiratu eta gero zure oraingori erreparatzerakoan. Bai, Modianoren begiak erabili eta gero zure oraingoa sepiatan ikusi beharrean beltzetan ikusteko arrisku handia izango duzu, hau da, zure gaurko auzoari antz guztiz zarpailagoa, txepelagoa, hitsagoa hartuko diozu ezinbestez. Eta hori txarra al da? Hori egiatan txarra baino erabat pattala omen da, Modianoren literatura eztia bezain mengelak eragindako liluramenduak irakurlearen sena lausotu baino egiten ez baitu hau ere sepiaz margotuz. Eta bai, aitortzen dut, argazki zaharretako sepia oso kolore polita, atsegina, da, iragana nolabait apaindu eta duindu egingo balu bezala. Nor bere akorduan, ordea, ez dut uste nik oso onuragarria denik ez baldin baduzu zure iragana nahita lausotu nahi, nolabaiteko premiarik ez baldin baduzu, zurea den oro kosta ahala kosta glamurosoagoa egiteko ahaleginetan ez baldin bazaude.
sábado, 1 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LINCHAMIENTO ONÍRICO
He tenido una pesadilla de las gordas a cuenta de un encontronazo, o acaso sólo semi, que tuve a la mañana con una de las empleadas de...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario