Baldin badago herri batean gehiengo bat estatu batetik banandu eta berea
propioa sortu nahi duena, hau da, herri bateko independentistak
hauteskunde demokratiko batzuen bidez nagusitu ezkero, nola egin aurre
gehiengo independentista honi ez baldin bada aspaldi Noruegan, Quebecen
eta oraintsu Eskozian egin bezala, hau da, erreferendum baten bidez.
Hori litzateke egiazko estatu demokratikoetan, guztiz bidezkoa ematen
duena. Botoa eman aurretik denetarik hizpidera ekartzeko aukera
emango lukeena, alde ala kontra. Bestelakoetan ordea estatu horren
batasunaren sakratasuna kontura aterako lukete, hau da, tokian tokiko
legediarena edo. Bestelakoetan nagusitzen da jokaera guztiz kolonianala,
hots, estatu horren indarrarena hiritarren borondatearen gainetik.
Historiak ezin hobeto erakusten dizkigu zeintzuk diren jokabide honen
ondorioak: Kuba, Felipinak, Irlanda, Yugoslavia... Horrexegatik oso-oso
tristea da Catalunian gertatzen ari dena. Badugu alde batetik Espaniar
estatuaren itsukeria, egoskorkeria, Catalunia edo edozein beste
herrialdetako aldarrikapen sezesionistei betiere entzungor jo ohi duena
ez baita inola ere aintzakotzat hartzeko prest. Eta badago, bestalde,
katalan nazionalista asko eta askoren arduragabekeria zintzo eta ausart
jokatu beharrean, hau da, benetako hauteskunde plebiszitarioak egin
beharrean berme demokratiko guztiekin, Quebecen PQk edo Eskozian SNPk
egin bezala independentzia aldarrikapen nagusia eginez, gaur bezalako
komediari eutsi egin diotenak, hau da, itxura baino ez den herri
galdeketa bat antolatuz. Bai, zer besterik begitandu behar bolondres
independentista batzuek baino antolatu eta gauzatzen ez duten
herri-galdeketa batez? Edo bestela esanda, zer generitzoke Obamak
EE.BBetan Bigarren Enmendaren aldeko, hau da, armak eramateko
eskubidearen aldeko, balizko herri galdeketa baten antolaketa National
Rifle Association delakoaren partaideen kargu uzteari? Susmagarria
behintzat eta edonola ere triste-tristea, erabat atsekabetzekoa.
martes, 11 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LINCHAMIENTO ONÍRICO
He tenido una pesadilla de las gordas a cuenta de un encontronazo, o acaso sólo semi, que tuve a la mañana con una de las empleadas de...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario