lunes, 17 de noviembre de 2014

HAUR BARIK



-Haurrak zure gurasoenean zauden, bakarrik gauden bihar arte, zer egingo dinagu gaur gauean. Zinemara joan gintezkenan, antzerkira, kontzertu batera, auskalo... Eta honezkero biok bakarrik ere afaltzera aspaldiko partez. Ez zakinat ba, txuleta eder bat jango ninake piper gorriekin, Errioxako botila bat ardo ondu eskatu eta...

-Eta orduan hik botila osoa edo edango huke nik hitz eta pitz egin bitartean, eta noiz edo noiz, laster, nik nire ama hizpidera ekarriko niake, hik ziurrenik txantxa edo kirtenkeria bat esango huke horren kontura, honenbestez ni moskeatuko nindukek, hik berriro beste desegokeria bat botako huke, orduan bai, suminduko nindukek nahitaez, hik zer nolako odolberoa naizen leporatuko hidake segituan, nik popatik hartzera bidaliko hinduket, etxera bueltatuko gintuzkek elkarri hitzik egiteke, behin etxean nor bere txokora joango lukek, hi ohera irakurtzera eta ni egongelara telebista ikustera, eta horrela biharamunera arte elkarren bizkarrez harik eta hi niri barkazioa eskatzeko etorri arte otzan-otzan eta buru makur.

-Tira ba, igoal nahiago dinat etxean geratu sofan etzanda telebistatik botatzen dutenari so...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...