Jalobin, Jalobin gaua!. Nik ere muzin egin ohi nion estatubatuar ohitura honi, berdin zidan keltiar jatorrizko jaia zeneko kontuaz zetozkidatenen esanak, kanpotik ekarri, hedatu eta erroturiko enegarren txorakeria. Bai, zer dela eta guk Haloween zatar hori ospatu behar eta ez New York aldean Zeledon moduko panpinen bat Empire State Buildingtik jaitsi arazi behar zuten? Alabaina, denboraren poderioz, hau da, nirezko arduragabekeriaren erruz, amore eman dut atzenean. Bai horixe, nola ez eman amorerik zure bi semeen pozkarioaren aurrean, ziurrenik maiteen duten urteko jaia, gehien kitzikatzen dituena, gehien goxatzen dutena. Gainera, ditxosozko Jabolina behar bezain ondo, hots, begi eta gogo zabalik ikusita, oso eguzari bitxia eta polita omen da, heriori burla egiten diona gehienbat, heriotza oso bestelako begi parrandazalez dakusana, herioren bizkar ospatzekoa. Atsegin zait, ezin uka, etxea bera behar bezala atondu dugu Jalobin giroa sortze aldera, umeak euren praketan ezin kabiturik dabiltza; zer axola dit niri, beraz, nongo jaia den azken buruan baldin bada gutarrontzako zorionbide?
sábado, 1 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario