Arabako Biltzar Nagusiak Bastida herrian 1968 urtean. Urte guztiz seinalatua gure mundu txikiaren Historian. Pariseko (sasi)matxinoek "debekazioa debekatuta dago" edo "gizakiaren askapena erabatekoa ala bestela hutsaren hurrengoa" bezalako aldarriak egiten zituzten kaleetan zehar edo barrikaden atzean. Gurean ordea galiziar jeneraltxo konplexuontzi eta barregarri baten diktadurapean armada eta eliza derrigor uztartzen zituzten prozesioei eutsiz, izatez guztiz zibilak eta foralak omen ziren ospakizunetan. Are deigarriagoa, argazkian azaltzen den minoi buruaren uniforme guztiz arranditsua eta beharbada ere erabat anakronikoa, baita bere ingurukoen aldean ere. Gure minoien ondare historikoa? Bai, baliteke, baina "Zumalakarregi" bat ematen du duda izpirik gabe. Eta? Deus ez, baizik eta gure iraganera begira oso adierazgarria dela, luze eta sakon gogoeta egitekoa, hots, 68ko Paris eta gure Araba alderatuak. Nola eta noraino aldatu dira biak harrez geroztik? Nik uste dexente, zorionez, halaberrahez; baina, auskalo, auskalo. Eta menturaz hobe ez galdetzea Ebrotik beherakoan...
martes, 25 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LINCHAMIENTO ONÍRICO
He tenido una pesadilla de las gordas a cuenta de un encontronazo, o acaso sólo semi, que tuve a la mañana con una de las empleadas de...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario