miércoles, 13 de mayo de 2015

BELDURGARRIA



-Gaur arraltsaldean parkera bajatuko al da Mikel? -galdetu zidan atzo nire txikiaren ikaskide baten aitak.

-Ez dakit ba, baliteke, segun...

-Xk Mikelekin jolas egin nahi duela esan digu gaur goizean.


-Ba ez dakit, gero bazkalostean baldin bagoaz parkera...

Gero arratsaldean, delako parkera noala nire familiaren bila elkarrekin erosketak egitera joatearren, nire emaztea gure txikiaren hainbat ikaskideren gurasoekin solasean topatzen dut kolunpioen ondoan.

-X izan genuenez geroztik gu betiko koadrilatik erabat baztertu egin gara. Egia esan, dena aldatzen zaizu ume bat izaten duzunean. Izan ere, orain gure harreman guztiak gure semearen ikaskideen gurasoekin izaten dira. Eta ez da harritzekoa, ez, azken buruan beti ari zara hitz eta pitz haurren gorabeheren kontura. Gure kasuan gainera Xk eskatu ohi digu lagun batekin geratzeko eta gu beti nola edo hala moldatzen saiatzen gara asteburuetan edo haur horren gurasoekin geratzeko...

Hitz aspertu soilak? Bai zera, hitz zinez beldurgarriak, oso, nik behintzat hozkirri bat nabaritu nuen ileetatik oin puntetaraino atzo arratsaldean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...