Nabarmen da Marotoren garaipena arrazismoarena ere dela edonondik begiratuta, nahiz eta arrazistek euren izaerari etengabe uko egiteari ekin, inork ez baitu bere burua arrazistatzat, baina lagunartean dagoenean egundokoak bota ohi ditu etorkinen kontra. Izan ere, aditu besterik ez dago egin behar gure aldameneko hainbat eta hainbat solasbide, jende xehearen diskurtsoaren nondik norako aurreiritzitsuak. Gauza benetan larria eskuratutako boto gehienak langile auzoetan ateratakoak baitira, areago aspaldi kanpotik hona lan egitera etorritakoenak, haiek baitira etorkin berriak gorrotoen edo dituztenak nik neuk sarri askotan bati norbaiti aditu bezala. Ezta fenomeno berririk, ez, Frantzia aldean guztiz arrunta baino, esan dezagun "banlieue sindromea" garatu, hedatu, dela Gasteizen barna, eta FNren faltan Maroto dute gure Lepentxo itxurazale gezurrontzia, hiriko eskuin tradizionalaren kume peto-peto bat izanda ez hain aspaldi Psoeren aldekoak ziren langileen gorrotoaren botoak sustatu eta biltzen dituena, gauza larri-larria, eskandalagarria, lotsagarria, kezkagarria, nazkagarria, gogoetagarria. Bestalde, Hiriburu eta Herrialdearen arteko haustura sekula baino handiagoa da, herrialdean ezta ozta-ozta PPrik, dena da PNV eta Bildu, herrialdean abertzalaletasuna nagusi baino erabat hegemonikoa baita, Marotoren bozkaren nondik norako etno-soziologikoak areago nabarmentzen dituena. Edonola ere, ez dakit ba zer dela eta hainbeste erretolika, lotsagorriturik, ernegaturik, zeharo erretxindurik nauka Gasteizkoak, begibistan dago populismorik zitalenak hazia bota egin duela "babazorroz" josita dagoen hiri zoragarri bezain alu honetan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario