miércoles, 13 de mayo de 2015

DAMUTUA




Bai, bart Iñaki Rekarteren testigantza aditu nuen Salvados saioan. Ezin dut esan beste batzuen antzera, nire bikotearen antzera, ahoa bete hortz geratu nintzela aspaldi aditu bainion atzo esandakoa Rekarteri, baita hein handi batean oso ezaguna egiten zitzaidalako ere. Badut zeozer esateko honen kontura, noski baietz, baina erdaraz nahiago dut nire emaztea bezalako hainbat lagun erdaldunek euren kontuak atera ditzaten. Edonola ere, eta hamaika motibogatik, bertzeak beste Rekarteri egindako elkarrizketan Malerreka inguruan egin ziotelako edota Rekarteren begiratuak beraren hitzek baino gehiago adierazten zuelako sarritan, atzo Hasier Larretxearen poema hau gogora ekarri nuen.

Iritzi eta inposaketarik gabe,
begirada mantentzen jakitea.

Eraldatzen den argia izan,
begiradaren arimaren itzala.

Uste denaren idortasuna
iris zaurgarriak
iragazi dezan.

Hasier Larretxea - 2011

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...