miércoles, 6 de mayo de 2015

HIKA-MIKA HUTSALA



Honako hika-mikak atsekabetzen nau oso ezjakitunen berezko txokokeria zein (sasi)jakitunen itxurakeria ondo asko erakusten dituelako. Zuzen daude, erabat, Arabako ardogileak gaur egungo Rioja izendapenak dagoen bezala buru buztanik ez duela diotenean ez baita egiten inolako sailkapenik Errioxan ekoizten diren ardo mota askoren artean, ardo osoa sartzen dela Rioja izenpean rioja guztiak antzerakoak balira bezala, hau da, aspaldiko Haroko Ardoaren Etxeko Manuel Ruiz Hernández arduradun nagusi, famatu eta oraintsu zenduak egindako lurraldekako sailkapen enologikoa ez balego bezala, zeinak ezin hobeto azalzen duen Errioxan hiru eskualde nagusi daudela lur motaren arabera, eta nola edo hala Errioxako Ardoaren sailkapen klasiko edo historikoarekin bat egiten duena nahitaez, hau da, Errioxa Goiena, Haro ingurua, buztina eta burdina nagusi dituzten lurrez osatua gehienbat eta Errioxa Ardo klasikoaren jatorria, Arabako Errioxa, lurra buztin-kareharrizkoa gehien bat Toloño mendilerroaren eraginez, eta hirugarrena eta gaur egun zabalena Errioxa Barrena, gehienbat lur alubialez osatua. Honekin batera eskualde bakoitzak baditu beste ezaugarri batzuk (klimatologia, altuera, euri kopurua...) bertan ekoizten diren ardoak bereizten dituztenak halabeharrez. Hortaz, gaur egungo sailkapenik gabeko izendapenak ez du inolako zentzurik erosleari ez baitio behar besteko argibiderik ematen. Izan ere, engainatu edo lardaskatu baino ez du egiten Ollauri aldeko ardo bat eta Arnedo inguruko beste bat antzerakoak direla adieraziz. Areago, Rioja da Europako hirugarren ardo izendapenik garrantzitsuena Frantziako Burdeos (bost sailkapen nagusi) eta Italiako Chiantirekin (bi zona nagusi eta hamaika azpizona) batera, eta edozein ardozalek dakien bezala eskualde haietan hainbat sailkapen topa daitezke burdeos edo chianti botila bat erosterakoan, guztiz logikoa denez, bestalde. Baina gurean ez, eta aipaturiko logika aldarrikatu ezkero berehalaxe azaltzen dira eztabaida ohiko iruzkin politikero edo probintzianoez nahastu edo kakaztu nahi dutenak euren maila eskasekoa erakutsiz nazionalismoa edo kontura ekarrita, hots, txokokeria beti nagusi aurrekoaren argudioak kosta ahala kosta gaitzesteko, nahasteko, errefusatzeko, ondo asko jakinda ere delako aldarrikapenak oso erro edo argudio sakonak, zentzunezkoak, dituela enologian gorago aipatutako Burdeos edo Chianti eskualdeetan bezala. Baina zer dela eta hika-mika guzti hau? Gaur egungo Rioja izendapenean lehentasuna kantitatea delako kalitatearen gainetik, batik bat kontuan hartuta azken urteotan Errioxa Barrenean erruz eta edonon landatu egin dela, sekula mahatsik ez egondakoan gainera, eta jakina, ardogile berri hauen ardo kaxkarra nola edo hala saldu behar da izendapenaren aitzakiaz edo bere kontura, gaur egun ezer bereizten, hau guztiau argitzen ez duen izendapen baten erruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...