Egun ederra atzokoa, itzela, bazen garaia, ezin egokiagoa Asturias bezalako lurralde batek eskaintzen dizkizun aukera anitzez. Gure aldetik, Villaviciosa aldeko El Gaitero upeltegiraino bisitan joan ginen lagun batzuekin munduan zehar famatua omen den sagardo xanpainatua bertantxe zelan egiten duten ikustera. Gero gerokoa, bi familiak La Griega hondartzaren ondoan eguerdian “bazkaitten” eta arratsaldean hondarretatik paseatzen, eguzkia zein hozkirria biak batera goxatuz, itzela benetan, tarteka-marteka hunkigarriak ere bai. Hauek dira, hauek, gustukoen ditudan urteko itsas egunak, hots, uda parteko jendetza hondartzen jaun eta jabe egin aurretik (bai, horretan behintzat nahi besteko baztertzailea izan naiteke, “ze ingotzat!”, beharko gainera ez baita gauza bera hondartza jendez gainezka topatzea ala kostaldean bizi garenon erregaliari eutsiz denboraldiaz kanpoko egun hauek bete-betean goxatu ahal izatea; eta jakina, ezinbesteko edo halabeharrezko eztabaida arin.arinak barne, horrelakoa da bizitza, batik bat lagunartekoa. Izan ere, zerbait izatekotan oso bestelako gauza bat da zure larru-azala eguzkipean kiskaltzeko asmotan ez baldin bazaude, zinez atsegin zaizuna hondarren gainetik eta itsas bazterretik hainbat urren ibiltzea baldin bada). Arratsaldean ere, Sueve mendialdeko Sietes herrixka garai, eder eta bazterturaino gerturatu ginen GPSren laguntzaz, noski. Bertan Windows97 delakoa aurkeztu zuten duela bizpahiru urte, ez naiz ziur. Orduan herria ezagun bilakatu zen eta harrez gero fama arinaren aztarnak topa daitezke Windowsen koloreez margoturiko hainbat etxaurretan; gauza benetan xelebrea hain berezko herri eder xarmant batean. Badago, gainera, herrixka honen erdi-erdian, etorbide moduko erreska berezi bat, hau da, elkarren ondoko hainbat garaiez, “hórreoez”, eratutakoa, gauza benetan xelebrea eskualdean, non garai gehienak herriotako etxeen ondoan egon ohi dira eta ez ordea erreskadan herri erdian. Badaude Asturias aldean, bai, egun zoragarriak besteko txoko ikaragarri eder eta xarmangarriak, bai horixe!
domingo, 5 de mayo de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario