Aditu berri diot Euskadi Irratitik
zinez miresten dudan Itxaro Bordari jakin aspalditik badakigun gauza bat,
Iparraldean euskararen transmisioaren katea apurtu egin dela, euskaldun
nagusiek ez dietela euren seme-alabei euskara irakatsi nahi izan hainbat
arrazoi direla medio. Galdetu ere egin diote idazleari nola ziurta daitekeen
euskararen etorkizuna Iparraldean, eskolaren bitartez erantzun du. Hau
entzundakoan gogoeta egin dut; Iparraldeko etorkizuneko euskaldun gehienek
euskara eskolan jasoko dute, hau da, gaur egun Hego Euskal Herriko hainbat
erdal eskualdetan suertatu bezala, euskararen irakaskuntzari esker bertako
euskaldunak sortzen direla antzina euskaldunak ziren lurraldeetako gurasoek
euren arbasoen hizkuntza zaharra euren seme-alabek ikastea erabaki/hautatu egin
zutelako. Egon, egon zelako joandako mendeko 60 hamarkadan euskaren irakaskuntzaren
aldeko herri mugimendu ikaragarri eder eta kementsu bat, Francoren azken
garaietan ikastolak sortzeari ekin zionak kosta ahala kosta, hau da, sasi
guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Horren ondorioz antzina
erdaldundutako lurraldeetan euskaldun piloa dugu, bai Araban non euskal
hiztunen igoera benetan itzela izan baita, bai Nafarroako erdal lurralde
euskaldungabetu asko eta askotan eta oztopoak oztopo, hau da, euskararen kontrako
gobernu batek etengabe jartzen dituen trabak alde batera lagata, gauza benetan
goraipatzekoa. Iparraldea, ordea, euskalgintzaren altxorra begitantzen
zitzaigun, bertan euskal kultura zaharraren muinean zirautelakoan geunden,
gehienbat nekazaria eta industrializagabetua zen lurralde bat, hau da, Bordaren
liburuetariko baten izenburua bezalakoa: 100% basque. Ez zuten, gainera,
inolako diktadurarik jasan behar, Frantziak liberté, fraternité et egalité
zituen ikur, Frantzia guztiz demokratikoa eta liberala, bai, miresten genuen
Espainia autoritaria eta atzerakoiaren aldean. Ez genekien, ordea, Frantziaren
jakobismoa zertan zetzan, zer nolako herra izan zioten beti frantses
iraultzaileek Frantziako hizkuntza aniztasunari, zer nolako jokabide etnozida
izan duen beti Estatu Frantsesak euskara bezalako hizkuntzekin, zer nolako
adoretsua eta batik bat tematia izan den mendeetan zehar Frantziaren
homogenizazioaren bidean, eta honetan beti ere Espainia baino hamaika aldiz
eraginkorragoa, aldea, baldin badago, emaitzetan baita; Hego Euskal Herrian
euskararen egoera nola edo hala, hau da, ñabardurak ñabardura, iraultzeko gauza
izan gara, Iparraldean, ostea, eta Benito Lertxundiren kantuen bitarteko
mistifikazio guztien gainetik, kolonizatzailearen ikuskera nagusitu egin da
erabat, Itxaro Bordak irratitik zein bere liburuetan usu egin bezala gaur ere anitz
ontsa gogoratu egin digunez.
martes, 7 de mayo de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario