jueves, 23 de mayo de 2013

KATEA



Antza, badago itxurakeriaren kateamendu bat, esaterako, Guatemalatik Iruñera doan bezalakoa, hau da, Rios Montt genozidaren kontrako epaia baliogabetu duen Gorte Konstituziogilearen erabakia eta Iruñako Maia alkatearen kontrako salaketa bertan behera utzi duen fiskalarena justizia merkatzen duen txanponaren alde berean kokatzen dituena. Eta enegarren adibidea baino ez da. Izan ere, hain kate sendoa da, ezen ia inor ez den harritzen halakorik gertatzen denean, guztiz arrunta, noiz edo noiz eta edonorena zain egotekoa bailitzan. Ohitu gaituzte, eta ohitu ahala otzandu ere egin gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...