Benetan diot, egia esateko zin dagit, potroetaraino nago holako berriok iruzkintzeaz, asaldagarriak baino aspergarriagoak omen dira, gero eta gehiago, gainera; baina, guk denok noizik behin egingo ez bagenu batere ardura ez digula ondoriozta lezakete edo. Ba al dago ezer berririk, ezer adi/argigarriagorik, ARGIAk PPko buruzagiaren etorkizunaren kontura irizpidera dakarrenaz gain komentatzeko? Baietz ba, badakigula aita Basagoiti SANTANDERreko goi mailako zuzendaria izan zela, emazteak non egiten duen lan, badakigu ere nondik sortua/etorria dugun Antoñito zirtolari pipertsu aparta, izkimiria goi-mailako gogoeta dialektikoa bilakatu egin duena, XXI mendeko politikarako ekarri txit baliotsua, Ciceron edo Catonen pare-parekoa. Hala eta guztiz ere, hain kaikuak, inuxenteak, axolagabekoak edo alfroja huts-hutsak garela uste al dute euren lagunek politika, hau da, PPren kargua utzi eta gero, Mexikon zain duen lanpostu izugarri ondo ordaindu eta ezin hobeto erlazionatuak ez duela inolako zerikusirik Antonitoren nagusi berriak bere alderdiari eskertu beharreko ezerekin guri sinestarazteko? Baliteke baietz ba, lehen aitatutako guzti hori garelakoan daudela, edota baita guk esan, leporatu, salatu edo beraiei buruz uste izan dezakegun orok bost ardura dielako ere, erretolikak erretolika funtsean deus aldatuko ez delakoan, noski.
miércoles, 8 de mayo de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario