martes, 14 de mayo de 2013

AMAREN MODUKO ERRIETA TELEFONOZKOA


Badut susmoa aspaldidanik mundu guztiak errieta egiten didala edozein huskeriagatik; batik bat telefonoz aritzen naizenean. Gaur goizean Euskadiko Kutxaren zenbaki batera dei egin dut eginbide oso arrunt bat gauzatzeko asmotan, bizpahiru minutukoa gehien jota.

-Egunon, Euskadi Kutxako XXX naz, bla, bla, bla –betiko lez lehengo hitzak euskaraz egin dizkidate, Arrasate ingurukoaz gainera, biziro maite dudana hain zuzen, eta nik berdin egin niezaion parada eskainiz, benetan eskertzekoa.
-Bai, egunon zuri ere, jakin nahi nuke non eta nola kitatu behar dudan zuekin dudan zor bat. Nire Nortasun Ageriaren zenbakia da... eta nire izen-abizenak…
-Bai, pantillian bazauz, Joxemaria. Esan dostazu zor bat kitau gure zeukela, ezta?
-Bai horixe, esaidazu, faborez, zenbatekoa den zorra guztira eta baita nora sartu behar dudan kantitate hori erabat kitatze aldera ere.
-Bale ba, baia jakin biozu interesak pagau bier´ttuzula, Joxemaria.
-Bai, bai, badakitx, zuk esan zenbatekoa eta listo.
-Eske abisau ein zotzagun bere momentuen eta ezin gitzen zugas harremanetan ipini.
-Bai, badakitx, gainera, bakizu ze pasau jaten, eztot kontu korrente hori aspaldi-aspalditik ebalten eta ziharo ahaztuta neuken, gainera badie beatzi urte inguru Oviedora aldatu nitzela bizitzera eta zuen bankuan dokumentazino guztia nire gurasoen etxera bialketan  jarraitu dozue. Halabe, nire gurasoai ahaztutzen jakien askotan kartak-eta gordetzia, oso edadetuak die-eta, orduen ez naz konturaketan ezer biald´ostazuen ala ez.
-Bale, bai, baia badauz interes batzuk pagau behar…
-Baietz ba, zuk esan zenbateko osoa eta listo.
-Eske izan da behin baino geixotan zugas harremanetan saiatu garela.
-Baleike, sentitzen dot, benetan, ez nekixen, esan badotzut oin dala gutxi arte ez nazela jabetu ezer pagetako neukenik.
-Beittu, Joxemaria, abisau zotzuen, zer egunetan, itxi beiketan…
-Ez, ezta premiazkoa, ez esan faborez barriro noiz abisau zostien, esaidazu ostera zenbat eta zelan pagau behar doten pagau beharrekoa eta ez besterik, bihartxe bertan sartuko dotzuet edonon.
-Ezta hori, Joxemaria, jakin biozu gu saitu izan garela…
-Baieeeeeeetz ba, esan baostazu pila bat bider, eta berriro dixot, sentitzen dot, helbidez aldatu nitzen oin dala beatzi urte eta kontu korrente hori ebaltzen ez nauenez ahaztu egin jaten zor hori ziharo Zuk esan zenbat pagau behar dodan zorra kitau neixen eta kitoooo
-Bai, Joxemaria, baina gauzak ez die...

Lehertzekotan egon naiz, bai benetan, behin eta berriro Joxemarika, nire gurasoek baino ez didate Jose Mari deitzen. Horrenbestez, norbaitek Josemari esaten baldin badit berehala ekartzen ditut gogora nire gurasoen txikitako errietak edo, eta horixe zen momentu hartantxe gogoan hartzen ari nintzela, eta horrexegatik ere segituan otu zitzaidan Arrasateko bulegoko neskatoak esandako guztiari men egitea badaezpada, hau da, egin ari zitzaidan errieta ahalik eta arinen bukatu zedin, nire amarekin txikitan egin ohi nuen bezala, hain zuzen ere.

Bai, ama, gaiztoa izan naz, oso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...