miércoles, 1 de mayo de 2013

MIKEL ALA TEODOSIO?








Gaur arratsaldean harrapatu dut egongelan nire seme txikia nagusiaren lepoa zapaltzen ari zela zeharo amorratuta. Bere logela joan eta bertan atea itxita geratzeko agindu egin diot oihuka, harik eta bere anaiari egin ahal izandako kalteaz gogoeta egite aldera. Gela barruan zegoela ez zen deus ere entzuten, ez eta aldarrika eginez barkatzeko eskatuz ere. Ez naiz harritu haur sano egoskorra baita txikerra. Hala ere, orduak aurrera joan ahala eta ni gero eta eulixatuago, tutik ere ez zen entzuten. Zertan ari den bihurri halakoa pentsatu dut berehala, zer dela eta hain ixilik kakanarru oker hori? Izutu naiz, beraz. Orduan, eskaileretan gora nindoala bere gelatxorantz, burrunbada bat, harrabots bat, aditu dut gela barruan eta ondoren niri deika egiten zuela ere bai:

-Aita, anpara nazazu!

Zer esanik ez, bere gelatxora oldartu naiz arrapatakan, eta zera ikusi dut barrura sartu orduko, hara, nire semea pelutxezko herensuge batekin kiribildurik zegoela lurrean.

-Aita, damu naiz, atera nazazu, arren!

Ikuskizun horren aurrean, noski, zer ekarri behar izan dut gogora berbertan eta ia derrigorrean; Nire Mikel ez da Teodosio de Goñi, ezta Mikel Goñi ere, hori pilotari famatu bat da/zen, bere garaian oso, oso..., tira, utz dezagun gaia alde batera; bai, ez da bere gurasoak jelosiak itsututik akabatu zituen nafar zalduna, ez da Aralarreko haitzulo batera erretiratu kate bati loturik bizitzeko, eta eraso egin dion herensugea ezta ere egiazkoa poliespanezkoa baizik; baina ni bai, ni Zeruko Jaungoikoa nau gaixoak, eta horrexek etxeko mitologia ere posible dela sinestarazi egin dit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...