domingo, 24 de abril de 2011

ARABAR ERRIOXAKO BESTELAKO UZTA BERRIA


Euskarari buruzko berri onak zipriztinen modukoak omen dira Araba bezalako lurralde batean. Batez ere kontuan hartuta aspaldi honetan euskararen kontrako jarrerak zein eritziak gero eta ugariago egin direla, aintzat hartuta ere kontrako jarrera hauek badutela oinarri sendo bat euskarazko irakaskuntzaren orokortzearen erruz, hau da, gurea bezalako lurralde erdaldun bateko haur gehienak D eta B ereduen aldeko hezkuntza politikak berez euskarekiko inolako atxekimendu edo begikotasunik ez duten hainbat eta hainbat guraso euren seme-alabak ama hizkuntza ez duten euskarazko hezkuntza batera derrigortzea. Baliteke halako gurasoei euskara sekula batere ez arduratzea, kanpoko gauza arrotz eta batez ere balio gutxikotzat edo hartzea, euskara mesprezatzea argi eta garbi. Baliteke ere gurasooi elebitasunaren leloa inondik ez ulertzea edo onartu nahi izatea, ama hizkuntza duten gaztelania euren seme-alaben tresna nagusia nahi dutelako munduko eskubide osoaz, izan ere giza eskubide ezin argi eta aldarrikatuagoa den aldetik eta behiala euren hezkuntzaren tresna izan bezala. Alabaina, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza politikak behartu egin ditu printzipioz euren seme-alabentzat inoiz nahi edo eskatu izan ez duten irakaskuntza bat, sikieran barneratu egin baitute euskararen etorkizunerako ezinbestekotasunaren leloa, horrenbestez muzin eginda ere matrikolatu egin dituzte euren haurrak D edo B ereduetan halabeharrez. Hala eta guztiz ere, guraso hauek ez dira sekula euskaltzaleak izango eta honez gai euskara beti arrotz begitanduko zaie, arrotz eta batez ere euren seme-alaben hezkuntzaren segizioan oztopo. Horrezkero guraso hauek ez dira euskararekiko axolagabekoak izango, guzti honen ondorioz haietako asko eta asko arerio bilakatuko dira. Noraino zentzunezkoa den axolagabekoak axoladun ezkorrak bilakatzea? Auskalo! Nik ez dut uste bide ona denik geurea bezalako lurralde batean, non euskararen ustezko berreskurapenarenaren betebeharra borondatezkoa izan behar den nahitaez, bestela, inposaketaren bitartez egitekotan, hizkuntzaren kalterako izango da euskara beti erdararen mende egongo baita berez erabat erdalduna, gutxienez eguneroko jardunean, den Araba horretan.

Borondatea esan dut ezinbesteko edo oinarrizko euskararen etorkizun zein garapen onerako, jakinda ere, delako garapena mantso-mantsoa joango dela. Baina zer dela eta bestela izan behar, izugarri, itzela da azken hamarkadotan gertatutakoa euskararen inguruan, zer-nolako eragina izan duten ekinaren ekinez hor nonbait sorturiko ikaslolei esker, nolako aldaketa, batik bat hiztunen kopuruaren aldetik, hain denbora gutxian, zenbaterainokoa arabar euskaldunen kopuruaren igoera. Orain bai, euskaldunon hizkuntzarenganako benetako atxikimendua zer-nolako eraginkorra den jakitea ezta batere erraza, onartu eto jabetu behar gara ezagumena eta erabilpenaren artean dagoen jauzi edo alde ikaragarria oraindik orain kalean behintzat zeharo erdalduna den gizarte batean.

Edonola ere, eta honaino idatzitako guztia aintzakotzat hartuta ere, badira berri benetan pozkarriak bezain bitxiak gure lurraldeko euskararen etorkizuna nola edo hala erakusten digutenak. Haietatik dugu euskaraba.com weborrian irakurri berri dudana Arabar Errioxako ikastoletan euskaldundu eta hizkuntzari nola edo hala, sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, hau da, guztiz erdalduna eta kontrako hainbat eta hainbat jarrera alde batera lagata, eutsi egin dioten belaunaldiaren gainekoa. Jakin badakit halako berriok badituztela beren argi-ilunak, gauzak ez direla ia inoiz erakutsi nahi bezain baikorrak edo zuzenak, baina ez dut dudarik euskararen etorkizun oparo baten zipriztin hutsak direla.


Rakel, Diana eta Diegok bat egin zuten ikastolen proiektuak heziketa akademikoa emateaz gain, esperientzia pertsonal bereziak ekarri zizkietela ondorioztatzean. Ikastolen lehenengo belaunaldia izandako ikasle eta irakasleen arteko harreman estua nabarmendu zuten. Zenbait kasutan, harremana oraindik ere mantentzen da.

Denbora aurrerak egin eta ikasle izatetik, guraso izatera pasa dira. Euren guraso eta aiton-amonek bere garaian sentitutako emozioa ongi baino hobeto ulertzen dute orain. Beren gurasoek inguruan euskara biziberritzeko eta ikastola aurrera ateratzeko lanean jarritako ilusioa ulertu dute. Hiru solaskide hauen esanetan, euren arbasoez harro dira ondorengo belaunaldiekin euskaraz hitz egiten ikusten dituztenean. Ordaindu ezin daitekeen zerbait da.

Euskara zerbait naturala dela adierazi zuten, txikitatik beraiekin egon izan den hizkuntza, halere, klasetik irtetean, herriko beste umeekin gaztelaniaz erlazionatzen ziren. Gaur egun, euskarak neurri batean ikastolaren muga horiek gainditu dituela ikusten dute, gainera, egungo belaunaldiak etxetik hizkuntza jakinda ikastolara doaz, jaiotzen diren momentu beretik euskaraz bizi direlako.

Egungo gurasoek aurreko belaunaldikoek baino konpromiso txikiagoa dutela erantsi zuten. Euren ustetan, ikastolen proiektuak abian jarri zituztenek, inplikazio handiagoa izan zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...