jueves, 7 de abril de 2011

ITZIAR EUSKALTZALE


Ezer baino lehen neska ikaragarri eder eta jator honek, potxolak badauz munduen... , zer-nolako liluratuta nauen aitortu beharrean nago. Badakit ez naizela bakarra, berdin daudenak multzoka baino dira-eta, miloika munduan zehar. Edonola ere, ez nator hona Itziar Atienzaren erdertasuna goraipatzeko, nabarmenegia da. Banator Itziar Atienzaren euskaltzaletasuna gorestera. Ikusi izan dut behin gehiagotan ETBko zenbait saiotan euskaraz egiten, baita irratitik entzun dut ere. Sortzez galdaotarra dugu, eta libre egiten duenean gaur egungo bizkaitar gazte asko eta askok egiten duen bizkaiera bitxia erabiltzen du, hau da, ezta inondik ere nagusiena, Bizkaiko gazteok ikastolatik edo pasata egiten duen hizkera berezia, batuarekin nahas-mahas eta jatorrizko bizkaieraren ahozkera bigundua, belarrira goxoagoa eta batez ere ulergarriagoa, baita berez bizkaieraren edo mendebaldeko euskararen hizkeraz ere egiten dutenontzat, zeren Bermio edo Zamudioko hizkera Debagoieneko euskaldun bati guztiz ulergaitza suerta zekioken behiala, zer esanik ez Donosti edo Nafarroa aldekoei. Dena dela, ikastolakumea ere bada eta txitean-pitean batuaz egiten saiatzen da, nik uste nahiko polito, batua baita gure hizkera benetan jasoa, landua, eta ez dago batuera egiteko modu bakar edo kanonikoa, batua guztiak aintzakotzat izan behar dira, dela Azkoitiko batek egiten duena, dela Durangoko batena edo Oiongo Erentzun Ikastolakoarena, akatsak akats, erdaraz ere edonori gertatu bezala. Gogoratzen dut behin telesaio batera gonbidatua zegoela bere VAYA SEMANITAko Galarza izeneko kidearekin, koitadua saiatu zen zer edo zer erantzuten elkarrizketatzaileak egiten zizkion galderei, baina alperrik, hor zegoen Galartza jaun giputza hitz eta pitz, hitz-jario neskaezina,; pena handia eman zidan, potroetaraino bainago hainbat giputzen hain usuko euskararekiko harrokeriaz, ematen du behin baino gehiagotan haiek bakarrik euskera garbian, jasoa, egiteko gauza direla, gainontzekoak beti erdipurdizka edo beti euskalgaizto.

Eta hau guztiau oso harira dator hemen azpimarratu nahi nukeena Itziar pertxentak euskatzaletasunaren kontura esandakoa, benetan blogeratzekoa blog honek Gasteizko edo Arabako euskaltzaletasunarekin zerikusi duen ororen txoko izan nahi duen aldetik, besteak beste, noski.


Gasteiz oso hiri erdalduna da, baina nire lan taldearekin eta euskalgintzarekin egindako lanari esker aurrera egiten ari da. Lan talde teknikoak protagonismo handia izan zuen hartutako erabakietan eta euskararen alde eginiko lana nahiko despolitizatua izan zen. (...) [Korrika 17] Beti hartzen dut parte, baina ez dakit non harrapatuko nauen aurten! Tradizioa izateaz aparte, haren bidez euskararekiko ditugun emozioei bide ematen diegu. Balio handia eman diogu euskarari gure altxorra delako. Euskaraz dakienak jakin behar du hitz egiten ematen diola bizitasuna eta ez dakiena ohartu behar da zer mundu galtzen ari den. Sedukzioaren bidetik jo behar dugu erdaldunengana. (...) Egia da euskarazko antzerkiak ikusle gutxiago erakarriko dituztela, euskal hiztunak gutxiago direlako, baina horrek ez du zertan txarra izan. Ikusle gutxiago daude. Eta?"


Itziar Atienza, aktorea| 2011-04-07 ARGIA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...