domingo, 17 de abril de 2011

BETI EZKAMAK KENTZEN...


Domeka eguerdian Artedoko hondartzan barrena T.ren familiagas edo hobeto esanda, honen atzetik betiko lez, ohituria ez galtzeko egia esan; eztozu erabakitzerik eta onartu beharrian zaoz zeure bikoteakiko konpromesua lege jatzulako. Bazkari luze-luzia, jan eta jan, zer geixo ez badau eztabaidarako aukerarik, bazkaloste izugarri motza, ostera, aspaldiko partez, zer espero bestelan inork ez badau bape kontetan, danok gaoz alkarri begira ezer esan barik, inoruntzeko begiratuetan galduak, asperketan gare eta gainera kontura ataraten dabien gai bakarra umiena da, behin eta barriro hamaika bider lehenau jorratutako memelakeriak geure txikitoen huskerien gainera, barriro dixot, zer bestelan, ez badaukogu ezer kontetako, aspaldien dana esan bagotzan alkarri, ez badaukogu ezer amankomunien, ez gare aparte konpoketan eta gainera badau hamaika kontu edo liskar norbatzuen artian sekukasanta ez konpontzekuak, eta gainera gogorik ez, ezertan be bat eiten ez badogu, izanbe ez gare ondo konpoketan, zirkunstantziak mahai inguruan batu gaitu eta kitto, ea hainbat arinen pasetan dan unea, ea jarri doskuen errubiel ikaragarri goxo erre hori hainbat arinen jaten dogun.

Asperketan naz itzel, ez dakit zer esan, zer komentau, ez dot gura be aspalditik jabetu nazelako ezer kontura ataratzen dodala eta oso gutxitan gustetan edo interesetan jakien nik esan daikedan ezer. Eta ezta bape harritzekoa, hori behintzat eztotziet leporaketan, eurak be kontu kontari hasten dienien ni erabat asperketan naz, ez nazelako gai gauzak, hau da, bizitza edo egunerokotasunan edozein txorakeria, haiek hartu besteko seriotan hartzen, ni ez naz tipo serioa, niri gustetan jat dana zorroztea, beti txantxetan, etxat bururatzen inogas biltzea ez bada barrezka edo eiteko, bestelan bizitzari eztotzat zentzurik antzematen, bestelan hobe danok geure gelatxoan bakar-bakarrik musika entzuten.

Baina, zoritxarrez ala agian ez, agian pozarren egoteko be motibo franko daukot halabeharrean tokatu jaten ezkon-sendi berezi honegas. Baleike, ez neuke besterik esango, hautatzekotan hobe halakorik ezer okerrago baino. Aspertzen naz, asko gainera, bakarrik hori, nik ditxut aukeratu, eurak ni bez. Eztaukat beraz kexatzeko motiborik.

Eta Artedoko egurrezko pasabidean nenbilela Mk nire lepo gainean, itxasora begira liluraturik, kresala azalian eta guzti, olatuak harkaitzei etengabe oldarketan jakiela, ilunkara urrunean sometan nauela, nire egonezinan errudun bakarra ni nitzela asmau dot, ez nitzelako gauza halakoetan be inguraketan ninduen edartasunaz jabetzeko, beti ezkamak kentzen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario