martes, 5 de abril de 2011

HAMAIKA BERBALAPIKO


Berrirakurtzen ari nintzen hainbat adituren ustetan euskal literaturaren nobelarik hoberena dena, Ramon Saizarbitoriaren HAMAIKA PAUSO. Nobela mardula, ikagarri ondo eta sakon landua, benetako idazle fin, zorrotz eta buruargi baten emaitza. Liluratzen du nobelak, bai noski, belaunaldi oso berezi bat ondo baino hobeto ispilatzeaz gain, ñabardurak ñabardura bizitzaren beraren oho belza da non egileak bere pertsonai ezberdinen sikologiaren nondik norakoak ezin hobeto erakusten dizkigun.

Baina ezta nire asmoa liburuari buruzko inolako iruzkinik egitea, oraingoz ez. Sarrera hau idaztera bultzatu nauena liburuaren pasarte bitxi bat da, xelebrea esango nuke, Saizarbitoriak Bartzelonako bilkura batean agertzen diren euskal gizabanako batzuen herri ezaugarriak direla-kausa harira dakarren Pio Barojaren eleberri baten aipua.

Amores Tardios-eko pasarte bat izan zitekeen. Italian, mendebaldeko kostan nonbait. Napolin, Genoan akso. Don Juan izeneko norbait, gipuzkoarra edo bizkaitarra, ez zekien ziur, mutilzaharra, Bilboko utziola batekoa uste zuen, neska gazte eta lirain batekin, ilunabarrean, itsasoari begira. Itsasoan izarren isla zilarrezkoa eta abar. "Maite zaitut, Don Joan, ezkon gaitezen" dio neskak. Eta Don Juan izenekoak, begiak itsasotik kendu gabe, "bueno" murritz batez erantzuten dio. "Bueno".

Ederra benetan, batez ere topikoari eutsi nahi izan ezkero, badagoelako bai euskal eredu bat oso hedatua, noraino ez dakit, baina ezin esan ere, edo ezin orokortu, denok antzekoak garenik. Edonola ere, zer-nolako atsegina hartzen duten banaka batzuek topikoei eutsiz. Nik, ostera, entzuten diot aurtengo Arabako Bertso txalpedunari, Aramaioko Manex Agirreri, eta ezin asmatu inondik euskaldunen delako hitz urritasunik edo, egian esan ez diet antzematen inongo bertsolariei, ez antzinakoei zein gaur egungoei, non ote da beraz topiko horren fundamendua? Badakit oso lelo zaharra dela, antzinako euskadunak euskaraz nahi adina hitz-jarioak, hitzontziak, berritsuak, berbalapikoak, baina gero erdaraz zihardutenean guztiz kontrakoa, hitz gutxikoak, murritzak, bigarren ezinbesteko hizkuntza hori behar bezala menderatzen ez zutelako hain zuzen ere, horretan baitatza benetako hitz ekarriaren funtsa, eta topikoa itsua ez ezik, baita interesatua ere omen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...