viernes, 8 de abril de 2011
ESTETIKA MODERNOAREN INGURUAN
Liburu benetan bitxia eta aldi berean ere interesgarria, premiazkoa agian ere bai euskarak apur-apurka eta ekinaren ekinez betetzeko dituen ezagumen hutsuneak, Aitor Aurrekotxearen ESTETIKA MODERNOAREN INGURUAREN HAINBAT HAUSNARKETA EUSKARAZ (HIRIA LIBURUAK). Jorratzen du orain arte euskalgintzan apenas idatzi den diziplina bat: estetika. Estetika Historian zehar, nola artearen teoria garatu, bilakatu edota eraberritu den. Mamira jo aurretik ere egileak ohartzen digu liburuan biltzen diren gaiak-eta berak bere lankide batzuen laguntzaren batera urtez urte jorratutako lanak edo direla, hau da, estetika irakasle izanda berak euskaratu egin dituen hainbat lana bildu, zuzenzu eta eramoldatu egin dituela liburua osatze aldera. Alde horretatik, liburuari textu edo eskola liburu tankera antzematen zaio, hurrenez hurren aurkezten baitizkigu I. Kant, F. Schiller, Hölderlin, V. Hugo edo C. Baudelaire-n modernitatearekiko kontzientziaren ikuspegien nondik norakoak, eta baita
estetika garaikidearen auzi nabarmenetariko batzuk ere; besteak beste, ikerketa bisualek planteatzen dituzten erronkak, edota Arthur Danto filosofoak artearen izaeraren gainean egindako hausnarketak.
Ez dago dudadik ikasle zein neofitoari ikaragarri lagungarri egingo zaiola liburua estetika edo artearen teoriaren oinarriak ondo asko aurkezten baititu Aurrekoetxeak.
Hala eta guztiz ere, arteaz edota artearen ingurumarietaz apurtxo bat jantziago denari, ordea, atsegin ere egingo zaio behin baino gehiagotan entzun edo irakurri dituen gaiak zein izen famatuen ikus/pentsamodeak behin berriro gogoratzea, batik bat aukera hau euskeraz baldin bada, goxatu ere goxatzen baita halako gaiak euskaraz irakurriz, asko gainera. Hori da, bestalde, liburu honen xarma handia, ezta gutxi ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario