viernes, 30 de agosto de 2013

ARBASOEN BERBAK



Bitxikeriak bitxikeria, oso atsegin ditut hildako hitzak, beharko historiazalea naizen aldetik tokian tokiko hizkuntza zein antzinako bizimoduaren iraganaren berri iturri ageria direlako. Horrenbestez, eta nolabaiteko ekarri baten modura txoko honetaratako, hona hemen Koldo Zuazok berak bere "Arabako Euskara" liburuan biltzen zituen hainbat arabar jatorrizko euskal hitz zahar eta hil, hauetariko batzuek badute gainera Mediterraneo isurialdeko euskal kutsu peto-petoa. (ez dira, ez, Euskal Herrian antzinatean erabili eta zendutakoetarikoak edo Araba inguruetako herrialdeetan ere gaur egun erabiltzen diranak (amarratz, atxitamatxia, eraxegi, garranga...), ez, hauek dira Araban baino jaso egin ez direnak)


-agar = arantza (Landucciren hiztegian: arrayan agarra).
-almuazai = ganaduzain
-amitz = atximur
-asabeaita = aitajaun, aitaita, aitona, aitatxi
-asabeama = amamdre, amama, amona, amatxi
-ate = kanpo, landa, at (etxetik ate)
-aun = zaunka (Landuccin: chacurrac, edo orac aun eguin)
-beatza = mehatxu
-berroju = kisketa (hau arraroa Arabako erdaran "kiskete" erabili ohi baita "berrojo" hitzarekin batera)
-bixiga = garatxo
-dornu = txirrika
-eguaun = eguen, ostegun
-ehe = lixiba
-errai = bizkar
-errexal = zuhaitz txikia
-frikatu = igurtzi
-guia = seaska (Urdiainen "kuia")
-idogi = kendu
-iramon = jaurti
-isusi = eskobatu
-isuski = erratza, eskoba
-kakatorio = komun
-karpentari = igeltsero
-korronka = zurrunga
-koskitu = hozki
-llobaide = lehengusu
-maki = mordo (Landuccin: masç maquia - mahats mordoa)
-mokalde = masail
-ogen = oker, zeharka
-oin erresabel = oinazpi
-okelu = txoko, bazter
-ontzak egin = onezkoak egin, adiskidetu
-saltokari = kilker edota oti, larrapote
-sehitrapu = pixoihal
-torta, tortaka, tortari = laster, lasterka, lasterkari
-triskak = kriskitinak
-zapallor = igel
-zapelari = belatz
-zipi = pozoi

No hay comentarios:

Publicar un comentario