lunes, 26 de agosto de 2013

HODEI BELTZAK


Atzo Gasteiza iritsi ginela eguraldiak hiriko abuztuko jaiez geroko giroarekin bat egiten zuela zirudien; hau da, jaiak pasa eta gero udara, inor hirian ez ez dagoenez, kendu balute bezala, hau da, ez gastatzeagatik. Dena ilun zegoen, den-dena, zeru beltza, eguraldi hotza, kaleak hutsik hor nonbait agian ere polbora usaina... Abuztoerokoa, txikitandik jaso egin dudan zirrara inora joan ezin zinela eta hiria nahitaez geratu behar, barrualdeko hiri guztietako giro ilun eta goibela, hitsa, Madrilen zein Eibarren bertan (gogoratzen dut gaztetan Eibarrera autobusa hartzera gindoazela etxera bueltatzeko edo, eta zer-nolako hirimortua bero sapa eta guzti kale gris, hits eta hutsetan). Edonola ere (nik uste galdu egin naizela bazkalosteko post aspertu honetan), baita giro goibel eta iluna gurasoen etxe erdi zabartura iristen zarela, gurasoenean aspalditik ia dena ere goibel et iluna baita eurak zaharkituegiak somatzen dituzula, baita etxean bakarrik somatzen dituzun aldetik inora joateko gogo zein indarrik gabe ere, bizian amore eman balute bezala edadea zein gaitzak, ondoezak, bizitzaren nekeak zein nekeak direla medio. Eta gero gerokoak, azken asteotako gorabeheren berri ematen dizutela, minbiziak eroandako koinatarena edo Ameriketako lehengusu horren azken edo enegarren zatarkeria umetatik maite edo estimatzen duten guztiak haren mendekoak baino ez balira bezala tratatzen gaituelako, pertsona oro balizko morroia ez balitzaio bezala, guztiak haren aginduetara baina hura sekula ez, gainontzekoen lepotik bizitzea lege egin balu bezala guztiz ezaxola ondokoak jipoika tratatutakoan berdin maite edo estimatzen jarraituko dutelakoan. Tira ba, atzo arratsaldean zein gaur goizean goiz denal ilun eta goibela ematen zuen, lehen esan bezala, udara abuztuaren lehenengo astea pasa eta gero udaroa bertan behera utzi balu bezala udalak aurreztearren krisis garaian. Zorionez, hiria bajatu, aurreneko pote zein pintxoa eskatu eta eguzkia hantxe bertan zeru gainean paratu egin zaigula, gauzak oso bestela ikusten baitira horrela, dena unean uneko engainua edo direla ondo asko jakinda ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...