viernes, 30 de agosto de 2013

ZURE IRRIFARREA...



Bixente S.I lagunak behin berriro iradokia. Berak dioenez: "Ezagutzen ditugu Montororena bezalako irribarreak, Raxoiren egiak baino faltsuagoak. Ezagutzen ditugu Wertena bezalako irribarreak, harropuzkeriazko auto-askitasunaren logo gisakoak. Eta badaude atzealdean asasino hotz bat hautemateko zirrikitu estuak diren irribarreak, teniente frantses honen antzekoak, teniente ez bereziki gaiztoa, bai aldiz Indotxinan goitiko aginduak karrez betetzeko beti prest, goikoek sarri nahiko luketen baino kar handiagoz".

Eta nik, gogoeta arin-arina ein eta gero, zera ondorioztau ein biot, badagoela beste irribarre mota guztiz berezi bat, agian zabalduena, arruntena, tamalez zure bikotean familia jasan beharrian zaozela halabeharrezkua. Hau da duda barik amasorginena da. Irribarre ezin oker eta faltsuaua, zitalaua, beti ezpainetan fin-fina eta tente-tente. Ez da apenas aldaketan ezpainetan behin marrazturik, nabarmen da hak ikaragarri ondo saiatu dauena ekinan ekinez. Esan moduen, oso arina emuten dau printzipioz, bai, ia ikustezina ezpaineratzeko ein beharreko esfortzua dexente jakolako andrazkoai; baia, bada aldi berean be izugarri zorrotza eta zurruna, eguna zapuzteko gauza, bizia garrazteko ezin eraginkorragua, zure bikotearekikua izorratzeko oso arriskutsua. Bai irriparre maltzurra, amasorgin...ginarreba zuri begira edo adi dagoela ezin nabarmenago adierazten dotzuna: "neure alaban gizona zare, senarra izateko potruak ez daukotzunez, noski, baita nire lloben aitta be, "zeingotzat nik", eta jakin badakit aguantau behar zaittudala nahitaez, baina zelako astapo..." Zorionez, zerue hodei baltzez zein gogoa gogotik ilunketan dotzun irribarre hori zeure ondotik desagertu bezain laster bizia bere onera bueltau ohi da ezin arinau be bai eta ni neu pozarren, ointxe bertan niri suertau lez; bizitza zoragarrixa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario