lunes, 26 de agosto de 2013

DEJA VU



Deja vu? Benetan diok/n? Tira ba, ni orduan ume txiki baino ez nindua/nan hori gertatu zenean Egipto maitean, bai, ume eder bat ikusi nuen Gasteizko kaleeeean, hitz erditxo bat hari esan gabe, nola pasatu parean? Gorputza zuen liraina etala, la, la... Zer hostia ari haiz, ni seriotan eta hi kantetan, adar joka edo? Lasai motel, ez nauk/n ni, bizitza baino. Gainera, zer nahi duk/n egitea, dena errepikatzen duk/n pepinoa bezala. Baina ez zua/nan aspaldi Fukuyama izeneko japo batek historia bukatua/amatua/finitua zela? Faborez, ez ezak/n aitatu izen hori nire aurrean. Historia etengabeko amesgaiztoa duk/n. Ezetz ba, aurrera goazela etengabean, progresoa geldiezina duk/n, horiek dituk/n unean uneko eragozpen hutsak, arazotxoak, aurrerapausoz aurrerapausoz goazak/n auskalo noruntz. Baina hi hago lasai, dena konponduko duk/n, munduko herri guztiak libro izango dituk/n laster, demokrazia mundu zabalera hedatuko duk/n, emakumezkoak gizonezkoen pare izango dituk/n, gizakien arteko ezberdintasunak orekatuko, bidegabekeriak bukatuko, gerrak desagertuko, gabeziak ezabatuko...ametsetan bizi nauk/n.


Hi! Aski duk/n, hi haizena, etzakia/nala nik nor haizen, ez izorrau, arren, ala ez al duk/n aitu Mubarakena? Mubaraken zer? Zer, zer, arabiar gaixoak, erdaraz espainiar kulturaren buru goren batek esan bezala gutxi gora behera: ¿quién les pone la pierna encima para que no levanten cabeza? Mesedez, euskara garbian. Ba hori, "ibili guztia erromeri! Zer? Hik ederto ulertzen didak/n!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...