Geratu naiz harri eta zur (edo agian ez, agian ohituegi gaude halakoetara) perutar jatorriko madrildar editore batek egindako iruzkinaz, bai, editore diot, ez Madrilgo taxilari. Badirudi oporretan Cataluniara joan zela bere bikotearekin eta hara hor ia dena katalanez idatzita zegoela topatu behar. Areago, jatetxe batean karta gazteleraz nahi zuten galdezka joan zitzaiela serbitzari lotsabakoa! Jakina, zer dago jokaera horren atzean, ba oso pentsaera zehar eta zehatz bat: Espainian gaudenez eta espainola eta gaztelera hizkuntza berbera direnez, Espainian edonora zoazela gaztelera beti nagusi, lehenengo hitza beti gazteleraz. Hori da, ez gizalegea, indar-legea baizik, Espainiako herrialdeetako hizkuntzak hezkuntzan zein administrazioan baztertuta/zapalduta/debekatuta zeudeneko inertziaren puruz espaniar eta atzerritar asko eta askoren katalanarekiko zein bere modukoekiko jokabide erdeinaria, atzerrian zeharo arruntzat hartzen dutena, hau da, gauzak bertako hizkuntzaz idatzita topatzea zein bertakoek euren hizkuntzaz egitea, Espainian inondik inora ez, hemen hizkuntza bakarra gaztelera izan behar delakoan, Espaina osoa Gaztela zabaldu bat bailitzan, eta horrenbestez hizkuntza uniformazio hori kolokan jartzen edo zatartzen duen oro, hots, tokian tokiko hizkuntza zatarrok, izugarri ernatzen dituzte, atzerrian baleude bezala sentiarazten dituztelako, bertako ia guztiak elebidunak ez balira bezala, euren Espainia ulertzeko ikuspegiak katalan askoren independentzia gogoa errotik zurituko ez balu bezala Espainia posible egiten ez dutenak Gaztela handi eta elebakar bat bezala baino ulertzen dutenak ez balira bezala. Bai, badakit betiko leloa dela, ez dudala ezer berririk irizpidera ekarri, eguneroko soka-tiraren kontura enegarren huskeria, bai, baina adierazgarria bezain ernegarria ere bai, banatzen dutenak ez baitira betikoek aldarrikatu ohi dituztenak.
lunes, 26 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario