lunes, 5 de agosto de 2013

ARROKATIK HARROKERIARA


Eguren-Ugarte upategiraino bisitan, ez dakit nik zenbat aldiz pasatu naizen dagoen muinoren aurretik Guardiara edo nora joateko. Ezaguna da, oso, mundu guztiak badaki bertan Egurendarren bezeroek ardoa gordetzeko zuloak zein lurpean otorduak egiteko txokoak dituztela, horretarako zulatu egin zuen delako muinoa bere jabeak upategiarekin batera. Ingurunea bada ere, bestalde, benetan ederra, harrigarria, hunkigarria, bertako nonnahitik den bezala egia esan. Hala ere, bistan dago, nabarmenegia da, upategiarekin batera eraikitako hotel izugarri txukuna eta originala zein inguruan sakabanaturiko hainbat gauza turistak erakartzeko baino ez direla. Ez dut, jakina, horren kontrakorik, bai zera! Baina, ez dakit ba nik hangoa zen nik gogoan nuen bisita, dena oso prestatuta dagoela turista mota zehatz baterako, nolabait esateko ardopijoteria oso aintzakotzat duenenentzat, hau da, azken urteotan izugarri ugaldu den turista patrikadun eta maiz ere handiusteko bat, ingurumarietako hainbat upategi supermoderno eta fin-finekin lehian omen dagoena. Gauzak horrela izanda, ez nintzen okertu, zerekin egin genuen topo barrura sartu orduko, hau da, aipatutako zulo zein txoko famatuekin batera, hau da, Egurendarren bezeroen handinahikeriaz gain, ba, zer esanik ez, jabearenarekin ere bai, upategiari egindako gehigarri gehienak bera bere jabearen handiustearen erakustoki aparta baitira, hau da, ekinaren ekinez ardogintzan arrakasta handi eta merezitua lortu egin duen ardogile baten harrotasunaren berri ematen diguna, ez besterik. Ez diot, jakina ezetz, Eguren jaunari meriturik kenduko, ageri da oso gizon saiatua eta arrakastatsua dela, batere apala ez den heinean ere bai, baina, ez zen, ez, hori nire emazteari erakutsi nahi diodana hara joaten garen aldiro, ardogintzaren nondik norakoen berri ematen digun beste edozein bisita baino. Errua agian nirea izan zen upategi horretaraino joateko ahulkatu egin zidan lagunak proposatu egin zizkidan beste aukerei ez erreparatu izanagatik; izan ere, Samaniego bertan Ostatu, Remirez de Ganuza, Pascual Larrieta upategiak eta beste bisitagai ere genituen eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...