lunes, 5 de agosto de 2013

ISPILUAREN AURREAN


Nik ez diot Urkulluri botoa eman, sekula ez diet jeltzaleei eman; baina, atzo Azpetian lehendakariari biraoka ari zirenek "payaso" eta "facista" esaka zer pentsatua eman didate. Alde batetik, ez dago dudarik, iraganeko ohiturei uko egitea asko kosta egiten zaio askori, badakigu nortzuei, eta ez naiz ezker abertzaleko hainbat eta hainbat lagun "suporter"ek faxismoaz duen kontzeptuaz ari, denbora zein hainbeste ekintza doilorren poderioz ezin argiago baita faxismoa hizpidera dakartenean euren islipulari begira baino ezin dutela egin, nik dakidala beraiek baitira aurkakoen atzetik biraoka eta oraintsu arte mehatxuka zein maiz ordarka ere joaten direnak/zirenak, haiek omen dira herriaren borondatea eurenganatu dutena eta hortik "herria eztago salgai" leloa honen jabeak haiek bailiran; ari banaiz mugagabeko zinismoaz, hots, borreroak biktimak lotsagabe bilakatzeko joera edo zuten/duten ezker abertzaleko atzo eta gaurko bozeramaileez, eta bai, bai, hauetariko Garitano jauna oraingoan errege. Taldekeria lege izaten darraite, ez dira gauza egindako min, kalte, oker zer bidegabekiengatik barkazioa edo ETAkoei behingoz eta behin betiko desagertzeko eskatzeko eta hori guzti hori gutxi balitz bezala bere taldekoekiko baino ez dute inolako sentiberatasunik erakusten, edo gorago esan bezala; borreroak biktimak eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...

         E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...