viernes, 2 de agosto de 2013

INKISIDOREA BANINTZ ETA ZU SORGINA ZARENEZ...



Lekuko iragarkiak zioenez Jauregizaharreako Dorreraino eraman ohi zituzten sorginak izateagatik salatutako emakumezkoak eta bertan tormentupean ezartzen zituzten sorginkerietan ari zirela aitor zezaten kosta ahala kosta. Bazioen ere irakarkiak salatutako sorgin gehienak familia arteko gatazken ondorioz zirela, hau da, begitan zenuen edota izorratzen zintuen senitarteko hori erditik kentzeko asmotan. Hau irakurrita, noski, nola ez ekarri akordura ezkon-senitartekoen otordu luze, aspergarri eta sarri askotan ere iskanbilatsuak, zenbat bider ez duzun asmatu aurrean zenuen atso begiluze, sudurluze eta belarriluze hura sorgin garbi-garbia zela. Izan ere, ezin zen besterik izan halako mihigain luze eta pozointsuaz zuen artezia paregabekoa edonor izorratzerakoan, ondokoei min eragiteko hainbat edabez zein janari ustelez joera bizia eta etengabekoa. Eta zer erranik ez, behin sekula ez bezala nazka-nazka eginda zeundelarik, aurre egiten zeniola eta berak paretetan gora igotzen zela Exorzistaren neskatoaren modura, zenbat aldiz ere ez duzun desiatu erratz gainera behingoan igotzea ere zeru goiruntz ospa egin zezan. Eta orduan bai, orduan idurikatzen duzu zure burua Jauregizaharreako Dorreko jauntxoaren itxuran oinaze-zaldiko giltzari gogor eutsiz eta irrifarre luze eta maltzur batez tiraka, sorgin madarikatu hori!

No hay comentarios:

Publicar un comentario