miércoles, 21 de agosto de 2013

ZURE KAINOARI LOTUTA...



Irudi honen aurrean zer pentsa, zer esan, akordura ziplo datorkizuna zure gaztaroko rock talde famatu baten bertsoak baino ez dira 

"Egun guztia irauten duzu
zure kainoari lotuta
beldurrak zaitu maskaratueta
enork ez daki nor zeran
ez du inporta galant ederra
mundu guztiak izena dauka eta
zurea, txakurra!
Odolaren usaina, biolentziaren erresumena.

Hori da bai gogoan dudana argazkitxo hau dakusadanean, ezin besterik auskalo zenbat aldiz gaztetan halakorik pairatu behar izan genuen batzuen zein besteen aldetik, hau da, indarra lege bakarra dutenengandik. Eta horrexegatik ere pistolari lotuta azaltzen den tipoak bertsoon akordua iradokitzen didate. Egipton suertatzen ari den orok atsekabetzen nau. Ez ditut gogoko Anaia Musulmanak, ez zaizkit batere atsegin euren joka/pentsamoldeak, beste hainbat herri mugimendurekin suertatu bezala gizabanakoaren borondatea, libertatea, taldearenaren mendean jartzeko jokaera dute eta, beldurrak nago hainbat egiptiar hiritarrekin batera demokraziaz baliatu nahi izan duten teokrazia bat ezartzeko asmotan. Horrenbestez, muzin egin behar diet nahitaez gure artean hainbat ezkerreko kidek haiekiko erakusten duten elkartasunari, hirugarren munduko babesle iraultzaileak edo sasiko askatzaileak balira bezala mendebaldeko interes beti maltzurren aurka, interesak interes ez balira bezala denontzat, mundua hauen arabera ez balebil bezala edonon. Baina jakina, egiptiar armadaren estatu kolpeak zein izugarrizko zapalkuntza odoltsuak ez dute zuribiderik demokraziaren mamia libertatea berma dela goresten dugunontzat, hots, gure arteko hainbat eta hainbat Maruhenda sinestarazten saiatu bezala. Herri hartan suertatzen ari den oro lardaskagarria omen da batez ere kanpotik ikusita, hausnartuta, ezin ditugu gertaerak behar bezala ulertu ez baldin bada halabeharrez gertutik ikusita edo, bestela betiko edo ohiko leloak zein aurreiritziak erabiltzera kondenatuta gaude, batez ere lelo zein aurreiritzioz kutsatzen eta etengabe mesprezatzen gaituzten hedabideen bitartez, normalean gure ezaupide ia bakarra. Nik maite dut Egipto aspaldi bertan egon nintzelako turista eta lurraldeak liluratu edo maitemindu egin ninduen, zinez diot, zoragarria bezain gogaikarria, nik uste pila bat irakurri dudala bertako historia, kultur zein gizarteaz, baina hala eta guztiz aitortu beharrean nago herri benetan ulergaitza begitantzen zaidala haren gizartearen nondik norakoak asmatzerakoan, hango bizimodua eta batik bat bertakoen pentsa/ikusmoldeak nireetatik oso urrin daudelako, han aurrerakoia dena niri zeharo atzerakoia begitantzen zitzaidan eta betiere nire mendebaldeko ikus/pentsamoldeetatik, nik uste ondo asko badakizkidala nireak, nire lehentasunak eta printzipioak, besteak beste gizartean emakumezkoei zein erlijioari dagokien lekuari buruzkoak, eta horrexegatik ere gaur ere Egipton gertatzen ari denari buruz aburu zuzena edo izatea ia ezinezkoa suertatzen zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...