Handiustekeria, hau da, zure burua berez handia dela uste izana gainontzekoen aldean. Badago horrelako jende pila, gainerakoei betiere gainetik begiratzen diena, gainerakoak etengabe epaitzen dituena haiek bezalakoak ez direlako, haiek bezala pentsatzen ez dutelako gehienbat, haien mailara iristen ez direlakoan ere bai. Hortik sortzen zaie ere gainerakoeganako erdeinua, gainerakoekiko ezinegona, kosta egiten zaie itzel haiek ez bezalakoak ez diren gizabanako gehienen ondoan egotea, zeren ez baitaude eroso ez baldin bada haiek etengabeko juzgupean edo izanez, ez baldin bada gainerakoei zer eta nola egin/jo behar duten euren bizian aholkuka eginez, euren mailakoak ez direnak betiere haiek baino apalagoak, kaikuagoak, zatarragoak, txikiagoak direlakoan bizi baitira. Orain bai, handiustekeriak hamaika aurpegi ditu, besteak beste, eta agian gordinena edo nazkagarriena, besteek zu derrigorrez miretsi behar zaituzten uste sendoa, zu etengabean limurtu edo goraipatu behar zaituztena nahitaez, zu bai berezia zarelako. Eta jakina, handiustekorik petoena omen da zu nerabetzat hartzeko joera duena eta horrenbestez betiere zuri aholkuka edo aginduka ari da bere heinera moldatzeko asmotan.
miércoles, 21 de agosto de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LA PENÍNSULA DE LAS CASAS VACÍAS - DAVID UCLÉS
Reseña publicada en HOJAS SUELTAS; https://hojassueltas.es/?p=18769 E s el libro revelación del 2024 y del autor al que se le augura e...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario